11.000 milioi euro Europar I+G+b proiektuak finantzatzeko H2020-an
Europako Batzordeak 11.000 milioi euro ditu berrikuntza eta ikerketako proiektuak finantzatzeko I+G+b finantzatzeko Horizon(te) 2020 europar programaren azken deialdietan.
Etorkizuneko deialdiak
Deialdi horietan proiektuak aurkezteko zein aukera dauden ezagutu ahal izateko, datorren urriaren 3an eta 4an INFODAY H2020 antolatu du INNOBASQUEk. Bertan, CTDIk 2019-2020ko azken lan-programako deialdien berri emango du eta, bidez batez, SPRI, BIOEF, ELIKA eta EVE erakundeek RIS3 Euskadi gaiekin (Fabrikazio aurreratua, energia, biozientziak-osasuna eta elikadura) duten lotura azalduko dute.
Emaitzak Euskadin 2014-2018
H2020 duela 5 urte hasi zenetik, Euskadik 562 milioi euro lortu ditu berrikuntza eta ikerketako 941 proiektu finantzatzeko nazioarteko erakunde onenekin lankidetzan. Proiektu horien % 72 RIS3 Euskadi lehentasunei loturikoak ziren.
Horizon(te) 2020n parte-hartzearen arrakasta-tasa, hau da, finantzaketa jasotzen duten proiektuen kopurua eskatzen duen proiektu-kopuruarekiko % 12koa da Europan, ehuneko hori % 15era igotzen delarik. Horren haritik, I+G+b Nazioartekotzeko Euskal Estrategiak 2014-2020 denboraldirako Euskadirentzat ezarritako helburuak betetzen ari dira aurreikusiaren arabera.
Elikagaien Segurtasuan Euskadin 2014-2018
Zehazki, Elikagaien Segurtasun, nekazaritza jasangarri, itsasoko eta barnealdeko uretako ikerketa eta bioekonomiaren 2. gizarte erronkan, euskal erakundeek 13,38 M€ lortu dituzte 38 proiektutarako. Horietako lautan Euskadi izan da liderra, eta arrakasta-tasa (% 17,54) Europako tasaren batez bestekoa baino askoz altuagoa izan da.