ELIKA eta ILVO (nekazaritza, arrantza eta elikadurarako ikerketa-institutua, Flandria) animalia‑ekoizpenaren sistema jasangarrien esparruko ikerketa-proiektuen bigarren mintegia antolatzen ari dira, EZK-aren laguntzarekin (Ekonomia eta Klima Aldaketako Ministerioa, Holanda); izan ere, eurak dira ERA-Net SusAn-en Komunikazioaren Estrategia eta Informazioaren Trukearen 2 eskualde arduradunen ordezkariak.

Parte-hartzaileak

Mintegia 2019ko apirilaren 9an eta 10ean izango da, Wageningengo Unibertsitatean (Herbehereak), eta honako hauek hartuko dute parte: SusAn-eko bazkideek eta SusAn-ek eta Europako Batzordeak elkarrekin finantzatzen dituzten 14 ikerketa-proiektuen komunikazio-koordinatzaileek eta arduradunek.

Ekitaldearen garapena

Mintegiko lehen egunean, 14 ikerketa-proiektuek epe ertaineko emaitzak aurkeztuko dituzte lau modu ezberdin eta berritzailetan (posterra, liburuxka, aurkezpena eta pitch-ak). Erakutsiko dute euren proiektuek nola lagunduko duten ERA-Nets-en helburuak betetzen eta zer-nolako eragina izango duten jasangarritasunaren 3 ardatzetan.

 

Bigarren egunean, berriz, sistema jasangarrien arloan erreferentea den abeletxe bat bisitatuko da eta 3 tailer dinamiko egingo dira 3 partaide motentzat:

  1. Stakeholders: ELIKAk bideratua, proiektuetako eta SusAneko interes-talde nagusiak tartean sartzeko praktikarik egokienak identifikatzeko.
  2. Komunikazioa: ILVOk bideratua, ikerketaren emaitzak hedatzeko sare sozialen bidez.
  3. Ikerketarako Agenda Estrategikoa: BLEk (Nekazaritzarako eta Elikadurarako Agentzia Federala, SusAnen koordinatzailea) bideratua, SusAn-eko bazkideek animalia-ekoizpeneko sistema jasangarrien arloko I+Bren Agenda Bateratu Estrategikoaren proposamena jorra dezaten.