2015eko ekintzei buruzko memoria eta 2016-2019rako estrategia – EFSA 2016
EFSAk bi dokumentu korporatibo argitaratu ditu: batetik, 2015eko ekintzen memoria, azken urtean lortutako xedeak zehazten dituena, eta, bestetik, 2016-2019rako programazioaren bertsio berrikusia, 2020ra begirako ikuspegi estrategiko berria azaltzen duena.
2015eko ekintzen memoria
2015. urtean EFSAk izugarrizko zientzia-lana egin du: 600 zientzia-txosten baino gehiago argitaratu ditu,elikakate osoko Elikagaien Segurtasunaren arloko hainbat alderdi jorratzen dituztenak.Horiekin, EFSAk zientzia-ebidentzian oinarritutako erabakiak hartzen lagundu du, hau da, Europako kontsumitzaileak elikagaien eta pentsuen bidez transmititzen diren arriskuetatik babesten lagundu du.
2015eko zientzia-emaitza garrantzitsuenak honako hauek izan dira: akrilamidaren arriskuari buruzko ebaluazio osoa, kafeinari buruzko zientzia-irizpena, A bisfenolaren segurtasunari buruzko berrebaluazioa eta gaixotasunen agerraldiei buruzko zientzia-aholkularitza (besteak beste, txerrien Afrikako izurriari eta Italiako hegoaldean olibadien gaixotasuna eragin zuen Xylella fastidiosa bakterioari buruzkoa).
Gainera, aurtengoa oso urte erabakigarria izan da, EFSAk aldaketa garrantzitsuak egin baititu: metodologia berriak sartu ditu zientzia-ebidentzia erabiltzeko moduan, eta beste era batera hasi da zientzia-zalantza ebaluatzen eta komunikatzen.
Gardentasuna eta konpromisoa ere gai giltzarriak izan dira urte osoan, informazio-trukean izandako aurrerapenari esker; izan ere, datu-basean elikakateko beste partaide asko ere jaso dira.
Eta, azkenik, azpimarratu nahi dugu 2015eko mugarri garrantzitsua izan dela Milanen egin zen bigarren zientzia-batzarra. Bertan, ehunka zientzialarik, akademikok, adituk eta arduradun politikok Elikagaien Segurtasuna etorkizunean nola landueztabaidatu ahal izan zuten. Halaber, beste behin lortu zuen EFSAren lana jende-multzo handiari jakinaraztea.
2016-2019rako estrategia
2016-2019rako programazioaren dokumentu berriaren xedea da EFSAri laguntzea estatu kideekin eta nazioarteko beste kide batzuekin lankidetza sendotzen, helburu hauek lortze aldera:
- arriskuen ebaluazioaren koherentzia bermatzea
- zientzia-lan gardena eta irekia egitea
- Europako gizartearekin konpromisoa hartzea, Europar Batasuneko elikagaien segurtasunaren sisteman konfiantza handiagoa izan dezaten.
2015. urteko ekintzei buruzko txostena