Urte honetan, SusAn eta beste 3 ERA-NET (FACCE ERA-GAS, ICT AGRI-FOOD eta SusCrop) koordinatu egin dira ahaleginak bat egin eta baliabide ekonomikoak optimizatzeko nazioz gaindiko baterako ekimen batean: “Labore mistoen eta abeltzaintza-sistemen zirkulartasuna, berotegi-efektuko gasak arintzeko“.

Emaitzak

29 proposamen aurkeztu ziren, Nazioarteko Ebaluazio Batzordeak aukeratu ahal izateko, eta Batzordeak zientifikoki ebaluatu ondoren, herrialde eta eskualde finantzatzaileek lehenetsi egin dituzte, eskuragarri dagoen finantzaketan oinarrituta. Azkenean, 9 proiektu onartu dira.

 

Horien artean dago ConnectFarms “Agroekosistemak eta nekazaritza jasangarriak bioekonomia zirkularrarekin eta teknologia berriekin konektatuz” proiektua. Egitasmo horretan, NEIKER erakundeak parte hartzen du eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du.

Esperotako inpaktua eta emaitzak

Finantzatutako proiektuen esperotako inpaktu orokorra da nekazaritza- eta abeltzaintza-sistemen arteko zirkularitatea hobetzea.

Proposamenek betebehar hauek landuko dituzte:

  • Nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpeneko sistema mistoetan arreta jartzea.
  • Nekazaritzatik eta nekazaritza eta basozaintzatik datozen BEGen monitorizazioa eta/edo arintzea lantzea.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) dimentsioa izatea.
  • Ekoizpen-sistema jasangarriaren ikuspegia izatea.

Finantzaketa

Onartutako 9 proiektuak 29 erakunde publikotatik (16 estatu kide, EBko bazkide diren 3 herrialde eta EBtik kanpoko 3 herrialde) datozen 12,3 milioi eurorekin finantzatuko dira. Erakunde horien artean dago Eusko Jaurlaritza, eta ELIKAren (SusAn sarearen bazkidea) laguntza teknikoarekin, 100.000 euroko finantzaketa emango dio NEIKER erakundeari, onartutako 9 proposamenetako batean parte hartzen duen bazkideari.