Eman izena  SusAn-en amaierako online hitzaldian urtarrilaren 25 eta 26an. Aukera paregabea da gobernuek, komunitate zientifikoak eta interesatuek Sarearen 6 urteetan animalia-ekoizpen jasangarriaren alorrean egindako ikerketen berri izan dezaten, eta Europan duen etorkizunaz eztabaida dezaten.

Hitzaldiak bi zati izango ditu:

SusAn, iraganetik gaur egunera

Lehenengo egunean, azken sei urteetan ERA-NETen egindako lana aurkeztuko da, eta 4 saio paralelo egingo dira SusAn-en esparruan finantzatutako ikerketa-proiektuen eraginaren eta perspektibaren berri emateko. Ondoren, partaide guztien arteko eztabaida izango da:

  1. Iraunkortasunaren ebaluazioa (moderatzailea: ELIKA)
  2. Sistema egokiko animalia egokia (moderatzailea: INIA)
  3. Efizientziaren kudeaketa (moderatzailea: INIA)
  4. Animalien osasuna eta ongizatea (moderatzailea: ELIKA)

Finantzatutako 22 ikerketa-proiektuen bideo laburrak ikustea gomendatzen dugu, egindako lanaren deskribapen orokorra izateko.

SusAn, gaur egunetik etorkizunera

Bigarren egunean 4 saio paraleloetako ondorioak partekatuko dira eta Europako animalia-ekoizpen jasangarriaren etorkizunaz eztabaidatuko da, Europako Itun Berdean planteatutako erronken arabera.

Izena ematea

Ekitaldia doakoa da, baina esteka honetan eman behar da izena.

* Mintegi hau BLEk, Sarearen gobernu koordinatzaileak, eta ILVOk eta ELIKAk antolatu dute, SusAn-en esparruan finantzatutako proiektuek sortutako ezagutzaren transferentzia- eta komunikazio-arduradunek.