Analisia: H2020ren lehen urtean Espainiak lortu dituen emaitzak – MINECO 2015
Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioak “Horizonte 2020” I+G+b Europako finantzaketa-programa berriaren lehenengo urteko proiektuen 73 deialdietako emaitzak aurkeztu ditu.
Hona hemen ondorio nagusiak:
- Itzulkinari dagokionez, Espainia bosgarren lekuan dago, Alemaniaren, Erresuma Batuaren, Frantziaren eta Herbehereen atzetik. 553,3 milioi euro jaso ditu; hots, orain arte norgehiagokan emandako baliabideen % 9,5.
- Espainiako erakundeek –unibertsitateek, ikerketa-organismoek eta –zentroek, enpresek, teknologia-zentroek, fundazioek eta administrazioek– I+G+b arloko 943 jardueratan parte hartzeko finantzaketa lortu dute. Horien artean, 101 proiektu zuzendu dituzte (15,7%) eta, horrela, erakundeok kokapen estrategiko hobea lortu dute.
- Bestalde, Osasunaren, Elikagaien Segurtasunaren, Bioekonomiaren eta Ingurumenaren arloan 4. lekua lortu du itzulkinari dagokionez. Horrela, VII. Esparru Programaren Europako funtsak areagotu dira.
- Energiaren arloan eta Nanoteknologiaren, Materialen eta Fabrikazioaren arloan ere hobetzen ari da; arlo bietan, Europako bigarren herrialdea da itzulkinari dagokionez.
- ETE tresnari dagokionez (Horizonte 2020rako garrantzi handiko instrumentu berria da, batik bat ETEak indartzeko helburua duena), Espainiak bigarren herrialdea izatea lortu du itzulkinari dagokionez.
- Espainiako enpresek ekartzen dute baliabide gehien Europatik; ondoren, unibertsitateek eta, hirugarrenik, teknologia-zentroek.
- Proiektu gehien lortu duten erakundeen artean, Zientzia Ikerketen Batzorde Nagusia (CSIC) gailentzen da: 71 proiektu lortu ditu, eta horietatik 36 zuzentzen ditu. Ondoren, Tecnalia Research and Innovation fundazioa dago (45 proiektu ditu, eta 7 zuzentzen ditu), eta, gero, Pompeu Fabra Unibertsitatea (21 proiektu ditu, eta 13 zuzentzen ditu).
Lehenagoko VII. Esparru Programaren (2007-2013) emaitzekin alderatuta, garbi ikusten da areagotu egin dela Espainiak azken urteotan Europan izan duen parte-hartzearen arrakasta. Alde batetik, posizio hobea lortu du itzulkinari dagokionez: % 8,3tik % 9,5era igaro da, eta seigarren postutik bosgarrenera. Horrez gain, Espainiako enpresen lidergoa % 10,5etik % 15,7ra areagotu da.
Espainiak H2020ren lehenengo urtean izandako emaitzak
H2020ren emaitzen aurkezpenaren xehetasunak
Espainiak VII. EPn izandako parte-hartzearen azterketa