ELIKAk, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arratza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren ordezkari gisa, animalia-ekoizpenaren sistema iraunkorrei buruzko ERANET SusAn-enparte hartzen du eta iragarri berri du 2016. urtearenhasieran iragarriko duela bere deialdia.

Eskatzaileei eskatuko zaie euren proiektu-proposamenean H2020n definitutako diziplina arteko eta eragile anitzeko ikuspegia izatea, eta honako hiru ikerketa-arlo hauetan zentratzea:

  1. Ekonomia: Europako animalia-ekoizpenaren produktibitatea, suspertzeko gaitasuna eta lehiakortasunahobetzea.
  2. Ingurumena: hondakinak murrizteko baliabideen erabilera hobetzea eta kudeatzea, eta Europako animalia-ekoizpenaren ingurumen-iraunkortasuna hobetzea.
  3. Gizartea: Kontsumitzaileen onargarritasuna hobetzeko ustiategietan jarduketak hobetzea, eta honako arlo hauekin lotutako gizarte-erronkei ekitea: animalien ongizatea, produktuek elikadura-kalitatea eta -segurtasuna, biodibertsitatea eta zerbitzu ekosistemikoen hornidura.

Partzuergoek zeharkako ikerketa-proposamenak aurkeztu behar dituzte, iraunkortasuna sendotzen duen triangeluko hiru arlo hauek jorratzen dituztenak:lehiakortasun ekonomikoa, gizartearen onargarritasuna eta ingurumenaren babesa.

ERANETen partzuergoa 23 herrialde eta eskualdetako 37 finantza-erakundek osatzen dute, eta horiek hitzeman dute 17 milioi euro emango dituztela, ikerketa-estrategien beharrak betetzen dituzten proiektuak finantzatzeko. Gainera, 4 milioi Europako Batasunarekin batera geituko dira.

SusAn onlineko lankidetza-lanabes bat ari da lantzen, ikertzaileei partzuergoko kideak bilatzenlaguntzeko.Lanabes horrek, halaber, proposamenak aurkezteko ere balioko du, eta datozen asteetan egongo da eskuragarri.

Proposamenen proiektuak aurkezteko azken eguna 2016ko martxoaren amaiera aldera izango da.

SusAn deialdiaren aurre-iragarpenaren aurkezpena

SusAn deialdiaren aurre-iragarpena online

SusAnen aurkezpena INFODAY H2020n, abenduaren 9an