Batzordeak adierazpen bat eta zenbait txosten argitaratu ditu, tartean infografia bat, goi mailako kanpoko adituen talde batek lan-agiri batean bildu dituen aholkuei erantzuteko. Batzordearen zerbitzuek, hain zuzen ere, 7. Esparru Programa ebaluatu dute, bost ebaluazio-irizpideak oinarri hartuta (eraginkortasuna, efikazia, koherentzia, garrantzia eta Europako Batasunari ematen dion balio erantsia).

29.000 erakundek parte hartu dute 7. Esparru Programan, Europako Batzordeak diruz lagundutako 25.000 proiekturen bidez. Erakundeotatik % 70 unibertsitateak eta ikerketa-zentroak izan dira, % 25 sektore pribatukoak (erdiak ETEak), eta % 5 organismo publikoak eta bestelako erakundeak. ETEek, guztira, 6,4 mila milioi euro jaso zituzten 7. Esparru Programan.

Hona hemen Batzordeak 7. Esparru Programaren ebaluazio-txostenetik atera dituen ondorio nagusiak:

Bereziki eraginkorra izan da zientziaren arloan bikaintasuna bultzatzeko.

7. EPko proiektuetatik, orain arte, 170.000 argitalpen sortu dira; aztertutako argitalpen guztiek % 54ko sarbide irekia dute.

Europako industriaren lehiakortasuna areagotu da.

Egitasmo teknologiko bateratuek eta beste erakunde publiko-pribatu batzuek industriaren partaidetza sustatu dute.

Eragin positiboa izan du hazkundean eta enpleguan.

Kontuan harturik 7. EPk Europako I+B-ren arloko gastu publikoaren zati txiki bat baino ez duela hartzen, funtsezko eragin ekonomikoak ekarri ditu: 7. EPrekin, urtean gutxi gorabehera 20 mila milioi euro areagotuko da BPGa datozen 25 urteotan, eta 130.000 ikerketa-lanpostu baino gehiago sortuko ditu urte bakoitzeko (10 urtean), bai eta beste 160.000 lanpostu ere, zeharka, urte bakoitzeko (25 urtean).

Nazioartean nagusi den talentu zientifiko eta teknologikoak esku hartu du.

7. EPk 50.000 ikertzaileri eman die eta ematen die babesa, tartean 140 herrialdetako 10.000 doktoregairi.

Eraginkorra izan da, batetik, diziplinarteko ikerkuntza sustatzeko eta, bestetik, Europan I+B garatu eta sareak sortzeko lankidetza bultzatzeko.

Ikerkuntzarako inbertsioa areagotzen lagundu du. Nahiz eta 7.

EPren azken zatian zaila izan den egoera ekonomikoa, gora egin zuen 2007 eta 2013 artean Europako Batasuneko 28 estatuek I+G-ra bideratutako BPGak.

Konpromiso estrategikoa ETEekin.

6,4 bat milioi euro inguruko finantzaketa eman zaie, 7. EPko lankidetza-programarako % 15eko helburuaren gainetik.

Gehiago bateratu dira estatu kideen ikerketa-jarduerak.

Ikerkuntza estrategikorako agenda komunen, nazioko plan lerrokatuen eta deialdi bateratuen (ERANET, kasurako) bidez, 2,75 mila milioi eurotik gora mobilizatu dira funts nazionaletan.

Europako Batasunaren funtsezko politikak babesteko ezagutzen oinarria ezarri da.

Gaur-gaurkoz, 7. EPko proiektuetan 350 kasutik gora ustiatu dira politikak babesteko.

Txostena: jakinarazpena eta eranskinak

7. EPren infografia

7. Esparru Programaren ebaluazioa