Europako Batzordeak adituei zuzendutako deialdi bat egin berri du Batzordearen menpeko Ikerketako eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak (DG RTD) sortutako Misio Kontseiluetako kide izateko; zehazki, 2021-2027 aldian Horizon Europe EBren ikerketa- eta berrikuntza-programa berrian misioak identifikatzea eta ezartzea da xedea.

5 misioak

Misioak asmo handiko egitasmoak dira, oso profil altukoak, gizartean, ekonomian eta/edo ingurumenean eragin eraldatzaile handia sortzeko helburua dutenak, Europako gizarteak dituen erronka nagusiei aurre egite aldera. Bost “Misio Kontseilu” eratu dira honako arloetan:

  • Elikadura eta osasuna lurrean
  • Klima-aldaketari egokitzea, barne hartuta gizartearen eraldaketa
  • Hiri adimendunak eta klimatikoki neutralak
  • Minbizia
  • Ozeano, itsaso, kostaldeko eta barnealdeko ur osasuntsuak

Egitura

Kontseilu bakoitza maila altuko aditu independenteek osatuko dute (gehienez ere 15 kontseiluko). Beren lana proposatutako arlo bakoitzerako misio espezifikoak identifikatzea eta diseinatzea da, Europako gizarteari kontsultak eginez betiere, barne hartuta kontseilu bakoitzaren xedeei, adierazleei eta epemugei buruzko kontsultak.

Europako Batzordea arlo posible guztietan gaitasun estrategikoak eta esperientzia eskain dezaketen pertsonen bila dabil, misioen lana industriatik, berrikuntzatik, teknologiatik, ikerketatik eta are kudeaketa politikotik, azken erabiltzaileetatik eta talde interesdun gakoetatik datozen profilen bitartez babesteko.

Epea

Eskaera aurkezteko epea joan den maiatzaren 20an hasi zen eta datorren 2019ko ekainaren 11n bukatuko da.