Partaidearen Atariak aukera berri bat ematen du, Horizonte 2020 deialdietako “topic”etan aurkez daitezkeen proposamenetarako bazkideak bilatzen laguntzen duena.

Partaideek bazkideen bilaketen zerrenda eskura dezakete, beren intereseko “topic”ari buruzko informazioa jasotzen duen webgunearen bidez.Elkarte interesdunak eskaria zein eskaintza egin dezake.

Lotura honen bidez, Elikagaien Segurtasun Iraunkorraren 2. gizarte-erronkaren deialdietako SFS-25-2018 (Integrated system innovation in valorising urban biowaste) topic-ean eskaintzak egiten dituzten bazkideen adibideak ikus daitezke.

Halaber, “topic”aren webgunearen bidez, LEARek (Legal Entity Appointed Representative) eta baimendutako beste pertsona batzuek bere erakundeko bazkideen bilaketa berriak egin ditzakete, “login” atalean, beren pasahitza erabiliz.

Horri dagokionez, Batzordeak bazkideen bilaketari buruzko gida bat egin du erregistratutako erabiltzaileentzat.

Bazkideen bilaketari buruzko gida

Partaidearen Ataria H2020