Egungo Europako elikadura-sistema ez dago etorkizunerako prest: elikagaiak ekoitzi, prozesatu, garraiatu, kontsumitu eta xahutzeko modua ez da jasangarria; batez ere, helburua datozen belaunaldiei elikagaien eta nutrizioaren aldetik segurtasuna ematea bada.

Hori dela eta, Europako Batzordeak FIT4FOOD2030 proiektua finantzatu du, Ikerkuntza eta Berrikuntzak (I+b) elikadura-sistema etorkizunera begira nola prestatu dezaketen aztertzeko.

Erronka: Elikadura-sistema jasangarria

FIT4FOOD2030 EBren I+b politikaren erantzuna da, garai honetako nazioarteko politika-gertakarien aurrean, Garapen Iraunkorreko Helburuak (ODS) eta COP21 konpromisoak berne, eta Elikadura eta Nutrizioaren 4 lehentasunak ditu oinarri:

  1. NUTRIZIOA dieta jasangarri eta osasuntsuentzat.
  2. GIRO zentzuduna eta ingurumenarekiko jasangarriak diren elikadura-sistemak.
  3. ZIRKULARITATEA eta efizientzia elikadura-sistemen baliabideetan.
  4. BERRIKUNTZA eta erkidegoen ahalduntzea.

FIT4FOOD2030 proiektuak elikadura-sistema eraldatuko du, baliabideak modu eraginkorragoan erabili, elikagai nahikoak eta nutritiboak modu jasangarrian eman eta erkidegoei trukea kudeatzea ahalbidetuko dien sistema lortzeko.

Ikuspegiak: Elikagaien balio-katea eta RRI

Elikagaien balio-kateko prozesu eta eragile guztiak barne hartzen ditu: ekoizpen primariotik (nekazaritza, akuikultura eta arrantza), bilketa, biltegiratzea, prozesatzea, ontziratzea eta banatzea, hondakinen kudeaketa eta amaierako kontsumitzailera arte.

FIT4FOOD2030en funtsezko beste elementu bat RRI (Ikerketa eta berrikunza arduratsua) ikuspegia da. IBA prozesu dinamikoa da, I+b-n tartean dauden pertsona guztiak biltzen dituena, elkartu eta etorkizuneko emaitza desiragarri, jasangarri eta onargarrietarako bidean aurrera egiteko.

Emaitzak

FIT4FOOD2030 proiektuak “2030 Elikadura Plataforma” ezarri du, alde interesdunak Europa, estatu eta eskualde mailan konektatzen dituena, elikadura-sistemari lotutako I+b programak aztertzeko. Plataformak hiru osagarri ditu:

  1. “UE Think Tank”: nazioartean ezagunak diren adituak.
  2. Laborategi nazionalak: estatu mailan parte-hartzaileak biltzea osasun, elikadura eta nutrizioaren esparruetan, I+b politika diseinatzeko modu berriak aztertzeko.
  3. Hirietako laborategiak: esparru guztietako pertsonak biltzea, beren erkidegoak ahalduntzeko helburuarekin, etorkizunerako elikadura-sistema jasangarriagoa lortzeko.

Etorkizuna

2020an FIT4FOOD2030 proiektua bukatu ondoren, “2030 Elikadura Plataforma” mantenduko da, helburu hauekin:

  • Europako Batzordeari informazioa eta babesa ematea I+b programen inguruan.
  • Estatu kideak elkartuta mantentzea elikagaiei buruzko beren politiketan.
  • Toki-mailan, herritarrei prestakuntza eta informazioa ematea elikadura-sistema jasangarriagoa izatearen garrantziari eta helburu hori lortzeko betekizunei buruz.