Pasaden abenduan COST ekintzen beste deialdi bat argitaratu zen. Bertan, zientzia eta teknologia arlo guztietako ideiak aurkeztu ahal izango dira.

Proposamenak 2015eko otsailetik aurrera aurkeztu ahal izango dira (urtarrilean jakinaraziko da data zehatza).Hala ere, lehenengo data 2015eko martxoaren 24a izango, 12:00etan.

COSTek prozedura berria ezarri du, eta honako fase hauek jasotzen ditu:proposamenaren aurkezpena, ebaluazioa, hautaketa eta onespena.Prozedura berri honek proposamen soil, garden eta lehiakorren ebaluazioa eta hautaketa ziurtatuko ditu.

Proposamenen baitan COSTen edo estatu laguntzaileen bost herrialdetako ikertzaileak sartu behar dira. Gainera, prozedura berri horrek on egingo die ikertzaileei: gehienez ere 15 orrialdeko lehen proposamena egin behar dute.

Nobedade guztiak MiNECOk eta CDTIk antolatutako informazio-jardunaldi batean aurkeztu ziren. Hori 2015eko urtarrilaren 13an izan zen, Madrilen.

Baliostatzea, aukeratzea eta onartzeari buruzko gida berria (SESA)

COSTen deialdi irekia

COST informazio-jardunaldiko aurkezpenak