EAEk H2020 proiektuan izan duen partaidetza, gaien arabera sailkatua – CDTI 2016
Joan den martxoan Espainiak Horizonte 2020 proiektuaren lehen bi urteetan izan duen partaidetzaren behin-behineko emaitzei buruz argitaraturiko informazioa zabaltzeko asmoz, CDTIk bi txosten osagarri kaleratu berri ditu, bata autonomia-erkidego bakoitzaren emaitzen laburpenarekin eta bestea gaien araberako laburpenarekin:
Autonomia-erkidegoak
EAE hirugarren autonomia-erkidegoa da itzulkinari dagokionez: % 17,5ekoa du, Kataluniaren (% 28,1) eta Madrilen (% 24,2) ondotik.
EAEko 165 erakundek 193 milioi euroko diru-laguntza jaso dute H2020 proiektuaren lehen bi urteetan, 264 proiektu eta jardueratan parte hartzeagatik; gainera, EAEk horietatik 90 zuzendu ditu.
Hona hemen erakunde-motaren araberako banaketa:
- Enpresak: % 49,3. Horietatik % 68 ETEak dira.
- Teknologia-zentroak: % 34,1 (lehen lekuan Tecnalia dago, proiektuen % 30ekin, eta ondoren Tekniker, Ikerlan eta Cidetec).
- Unibertsitateak: % 6,6 (nagusiki, UPV/EHU).
- Ikerketa-erakundeak: % 4,9 (nagusiki, IK4).
- Beste batzuk: % 5,1.
Gaiak
Gaien araberako emaitzei dagokienez, “Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsasoko eta barneko uretako ikerketa eta bioekonomia” 2. Gizarte Erronkari erreparatzen badiogu, Euskadi laugarren lekuan dago, Kataluniaren, Madrilen eta Valentziaren atzetik.
Alabaina, Tecnalia Fundazioa erakunde nagusietan 2.a da (CSICen ondotik), izan duen itzulkinagatik eta Espainia osoan duen partaidetzagatik.
Azkenik, nabarmentzekoa da “Elikagai Segurtasun iraunkorra” arlo espezifikoari dagokionez Espainiak bigarren postua lortu duela Europan, EB-28ko % 13,4ko itzulkinarekin.
H2020ren emaitzak, autonomia-erkidegoen arabera
H2020ren emaitzak, gaien arabera