Azaroaren 20an, Toledoko Kongresuen Jauregian, ELIKA Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntzaren Esparru Programaren 10. Biltzarrara joan da. Biltzarrak bi zati izan zituen:

Horizonte 2020ren oraina

Batetik, orain arte HORIZONTE 2020an lortutako emaitzak adierazi nahi izan zituzten, eta aukerak identifikatu, hala Europar Batasuneko esparru-programetan erreferente diren eta ibilbide luzea duten erakundeen ikuspuntutik, nola gaur egungo Horizonte 2020 parte hartzen berriak izan diren erakundeen ikuspuntutik.

EBko Programen eta Lurralde Lankidetzaren Zuzendaritzak, CDTIk, azpimarratu egin zituen Espainiako erakundeek H2002an 2014-2018 denboraldian izan dituzten emaitza ezin hobeak: diru-laguntzak jasotako herrialdeen sailkapenean 4. herrialdea da, Alemaniaren, Erresuma Batuaren eta Frantziaren atzetik. Gainera, saritu egin zen Espainiak proiektuen % 16 zuzentzea: enpresak Espainiaren itzuleraren aitzindari dira, eta horien atzetik unibertsitateak ditugu.

Horizonte Europa

Beste alde batetik, biltzarraren gai nagusi izan zen HORIZONTE EUROPA Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntzaren Esparru Programaren gainean (2021-2027) Batzordeak egindako proposamena jorratu zen. Honako hauek dira programaren xedeak:

  1. Europar Batasuneko (EB) zientzia- eta teknologia-oinarriak sendotzea.
  2. Berrikuntza-gaitasuna, lehiakortasuna eta enplegua sustatzea Europan.
  3. Herritarren lehentasunak betetzea eta EBren eredu sozioekonomikoa eta balioak babestea.

Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko zuzendari laguntzaileak, bere hitzaldi nagusian, Espainiaren ahulezien eta sendotasunen berri eman zuen, eta hurrengo Programa Horizonte Europan ezartzeko hobekuntzak eta ikasitako ikasbideak identifikatu ziren. Programa horrek 100-120 bilioi euroko aurrekontua izango du.

Azpimarratzekoa da Batzordeak Espainiako kudeatzaile politikoei eta erakundeei eginiko deia: premiazkoa da inbertsioa egitea, ikerketaren eta berrikuntzaren bidez aurre egiteko etorkizuneko erronkei eta arazoei, besteak beste klima-aldaketaren eraginari. Halaber, azpimarratu zuen Programa berri horrek Garapen Jasangarriaren 17 helburuak betetzen lagunduko duela, hala nola: ekoizpen jasangarria, elikagaien kontsumo arduratsua, kutsatzailea ez den energia, ur garbia eta urpeko eta lehorreko bizitza. Azken osoko bilkuran, H2020an arrakasta izan duten ikuspegi estrategikoa zein partaideen ikuspegia azaldu ziren.