EBko arduradun politikoei aholkularitza zientifikoa ematen dieten Europako agentzia hauek osatzen dute Aholkularitza Zientifikorako Europar Batasuneko Agentzien Sarea (EU-ANSA):

  • EFSA: Europako Elikagaien Segurtasunerako Agintaritza (Parma, Italia)
  • ECDC: Gaixotasunak Kontrolatu eta Prebenitzeko Europako Zentroa (Stockholm, Suedia)
  • ECHA: Substantzia Kimikoen Europako Agentzia (Helsinki, Finlandia)
  • EEA: Ingurumenaren Europako Agentzia (Kopenhage, Danimarka)
  • EMA: Medikamentuen Europako Agentzia (Londres, Erresuma Batua)
  • EMCDDA: Droga-mendekotasunaren Europako Zaintza Zentroa (Lisboa, Portugal)
  • ENISA: Informazioren eta Sareen Europako Segurtasun Agentzia (Heraklion, Grezia)
  • EU-OSHA: Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia (Bilbo, Espainia)
  • EUROFUND: Lan Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioa (Dublin, Irlanda)
  • FRA: Oinarrizko Eskubideen Agentzia (Viena, Austria)

 

Sare horrek txosten hau egin du agentziek “Ikerketaren Ezagutzaren Zikloan” duten konpromisoa eta inplikazioa aztertzeko. Zikloak lau fase ditu:

  1. IDENTIFIKAZIOA: ikerketa-premiak identifikatzea, biltzea eta lehenestea.
  2. ARGUMENTAZIOA: EBko ikerketa-finantzatzaileekin harremanetan egotea, etorkizunerako ikerketa-agendak egiteko eta behar horiek ikerketa-deialdietan bideratzeko.
  3. EBALUAZIOA: Aholkularitza zientifiko-teknikoa, proposamenen ebaluazioan eta erabakiak hartzean.
  4. KONPROMISOA: agentziak martxan dauden Europako ikerketa-proiektuetan inplikatzea.

ONDORIOAK

  • Agentzia guztiek egin dute lehen fasea, ikerketa-premiak eta ezagutza-hutsuneak identifikatzekoa, baina gehienek ez dute finantzatzaileen laguntza lortu etorkizunerako ikerketa-agenda estrategikoak definitzean (2. fasea). EU-ANSA agentzia gehienek uste dute Europako finantzatzaile nagusiek beharrak identifikatzen dituzten beste edozein interes-talde gisa ikusten dituztela.
  • Ondorioz, uste dute ez dutela oinarrizko funtziorik lortzen 3. eta 4. fasean, EFSAK izan ezik, hark funtzio aktiboa baitu Elikagaien Segurtasuneko oraingo eta etorkizuneko ikerketa zuzentzen eta laguntzen, hein batean finantzatzaileak ere badirelako eta era berean beren premien lehentasunak arlo honetako finantzatzaile nagusiari, 2020 Horizonte programari, zuzentzen dizkiotelako, zeinak kontuan hartzen baitu agentziaren aholkularitza.

GOMENDIOAK

EU-ANSA sareko agentziek eskatzen dute funtsezko partner-ak izan daitezela Ikerketaren Ezagutzaren Zikloan, EBko erakundeentzat agentzia aditu eta erreferenteak direlako Europan hainbat gaitan.

Erronka hori lortzeko, zenbait gomendio proposatzen dituzte:

  • EBko agentzien, EBko ikerketaren finantzatzaileen eta EBko datu-hornitzaileen artean korporazio-harremanak ezartzea eta elkarren arteko laguntza zuzena eraikitzea. Konpromiso estuago horri esker, hobetu egingo litzateke informazio- eta ezagutza-trukea eta, era berean, proiektuak bikoizten edo gainjartzen diren abisatuko lieke EBko agentzien barruan dauden ikerketa-erakundeei.
  • Sinergia handiagoa egotea EU-ANSA agentzien, Europako Batzordeko zuzendaritza nagusien eta EBko finantzatzaileen artean, bermatzeko EBko ikerketari esleitutako aurrekontua ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzen dela, agentziek bikaintasun-zentro zientifiko independente gisa duten ezagutza eta esperientziaren bitartez.
  • Hainbat agentziak dituzten ikerketa-premia berak definitzen eta bultzatzen dituzten EU-ANSAko ikerketa-klusterren erabilera sustatzea, ikuspegi holistiko baten bitartez finantzatzaileei ikerketak lehenesten laguntzeko.
  • EBrekin harreman-puntu bakarra izatea, agentzien ikerketa- eta garapen-premiak identifikatzeko, beharrak aurreikusteko duen aurre-eginkizuna barne.

 

EU–ANSA agencies’ engagement in the European Union research knowledge cycle