Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak (EFSA) langileen truke programa berri bat abiarazi du estatu kideetako administrazioetako eta erakunde publikoetako zientzialarientzat eta kudeatzaileentzat. Programa horren xedea da zientziaren ezagutza trukatzea.

Interesa duten zientzialariek eskaera eta proiektuaren proposamena bete behar dituzte, 2015eko maiatzaren 29a baino lehen. Eskatzaileak eta EFSAko dagokion unitateko buruak elkarrekin adostuko dute proiektuaren deskripzio xehatua. Proposamenak AECOSANera, EFSAko Aholku Foroko ordezkari nazionalera, bidaliko dira (pfefsa@msssi.es), edo zuzenean EFSAra (afsecretariat@efsa.europa.eu).

Egonaldia amaitzean, onuradunak proiektuari buruzko txostena egin eta AECOSANera bidaliko du. Egonaldiak asko jota 3 hilabetekoak izango dira, eta EFSAk ez du ezer ordainduko horien truke.

Halaber, programaren bidez, EFSAko langileek antzeko egonaldiak egin ditzakete nazioko erakundeetan.

Artikulu osoa