EFSAk argitaratu egin ditu 2015eko lehenengo lauhilekoko ikerketa-deialdiko gaiak eta finantzazioa, hala 36. artikuluko zerrendako erakundeentzako sarbide mugatuko deialdikoak, nola lizitazio irekiko deialdikoak.

Alde batetik, 36. artikulukoak honako hauetara daude zuzenduta: arrisku kimiko eta mikrobiologikoak identifikatu eta ezaugarritzeko ikuspegi berriak ikertzera eta mikotoxina zitrininaren arriskuaren ebaluazioa hobetzeko datuak bilatzera.

Beste alde batetik, deialdi irekiko gaiak honako hauen ingurukoak dira: azterketa estatistikoak egiteko metodologia, elikagaien kontsumoari buruzko datuak bateratzea, zoonosiei buruzko datuen bilketa.

Gainera, EFSAk zerrenda bat argitaratu du, 2014an onartutako proiektuak, onurak eta aurrekontu-zuzkidura biltzen dituena.

2015ean 36. art. deialdiak

2015ean Lizitazio-deialdiak

2014an onartutako proiektuak