EFSAren konpromisoa Arriskuen Ebaluazioaren ikerketarekin

EFSAk, 2022ko abenduaren 7an, finantzaketaz eta erabakiak hartzeaz arduratzen diren 250 pertsona baino gehiago bildu zituen, bai eta elikagaien segurtasunean gidari diren ikerketa‑zentroetako ordezkariak ere.

Bigarren batzar horren helburuak ziren elikagaien segurtasunerako arriskuen ebaluazioaren ekosistema osatzen jarraitzea, aztertzea elikagaien segurtasunari buruzko ikerketak nola lagun dezakeen GJHak, Osasun Bakarra (One Health) eta Europako politikak lortzen (Itun Berdea eta Baserritik Mahaira estrategia), eta Europa, nazio eta eskualde mailan B+i arloko inbertsioen osagarritasuna sustatzea.

Lorpenak

2018an egin zen lehenengo RARAz geroztik, EFSAk ikerketa-jarduerak lerrokatu eta koordinatu ditu. Honako ekintza hauek dira nabarmenenak:

Etorkizunerako konpromisoa

XXI. mendeko mundu mailako mehatxuak —besteak beste, gaixotasun zoonotiko eta infekzioso (ber)emergenteak— arintzeko, funtsezkoa da “Osasun Bakarra”ren planteamenduan aurrera egitea.

B+i-k babestu egiten ditu elikakateko arriskuen ebaluazioaren egungo premiak, eta zientzia-ezagutzak sortzeko etengabe inbertitzea beharrezkoa da elikadura-sistema jasangarrietaranzko trantsizioa lortzeko, eta Europan eta Europatik kanpo elikagai seguruagoak eta nutrizio osasungarria bermatzeko.

Hori dela eta, EFSAk eta haren Kontsultarako Foroak Europako Ikerketa Eremua (ERA) babesteko konpromisoa adierazi dute. Horretarako, honako hauek egingo dituzte:

  1. Araudiak egiteko zientziaren oinarri izango den eta elikagaien segurtasunaren arloko politikak babestuko dituen ikerketa ahalbidetzea.
  2. Ikerketarekiko konpromisoa indartzea, EFSAren foku-puntu nazionalen bidez.
  3. Arriskuen ebaluaziorako komunitatearekin lankidetzan aritzea.