EFSAk laguntzen egitasmo berri bat abiarazi du EBren Elikadura Segurtasunaren arloan Arriskuen Ebaluazioari dagokion gaitasuna areagotzeko.

Egitasmo berri hau “lankidetzako diru-laguntzen” (partnering grants) gisakoa da, eta helburu du estatu kideetako, Norvegiako eta Islandiako bi erakunderen edo gehiagoren artean ezagutzak eta esperientzia transferitzea eta trukatzea.

Hona hemen diru-laguntza berri honen ezaugarriak:
•    Ez da Elikadura Segurtasunaren gai jakin bati buruzkoa; EFSAren eskumen guztiei dagozkien Arriskuen Ebaluazioko alderdi guztiak hartzen ditu.
•    EFSAren sorrera-araudiko 36. artikuluko zerrendan dagoen edozein erakundek eska dezake.
•    Proiektuek bi urte iraun dezakete gehienez ere.
•    Diru-laguntzaren bitartez, proiektuaren kostuen erdiak finantzatuko dira, gehienez ere 100.000 euro.
•    Deialdi bakoitzaren gehieneko muga 600.000 eurokoa da.
•    Proposamenen deialdia aurten egingo da lehen aldiz, eta 2017ko irailera arte egongo da irekita.

 

Bestalde, EFSAk, joan den apirilaren 3an, EFSAren Zientzia Lankidetzarako Plana argitaratu zuen, diru-laguntzen deialdiak (36. art., grants) eta lizitazioen deialdiak (procurements) barne, 2017. urterako aurrekontuarekin eta egutegiarekin batera. Informazio hori, baina, gutxi gorabeherakoa da, eta EFSA ez dago behartuta prozedura jakin bat abiaraztera.

EFSA – Partnering grants

EFSA – Zientzia Lankidetzarako Plana 2017

AECOSAN- Harremanetarako Puntu Nazionala – Espainia