ELIKA GUSTOS-ean, eskola-jantokietan Elikagaien xahuketa murrizteko Europako proiektua
GUSTOS proiektu europarra da, eta Euskadiko eta Kataluniako eskola-jantokietan elikagai-xahuketa prebenitzeko aurrerapenak egitea du helburu, neurketa-tresnen, hezkuntza-esku-hartzeen eta gastronomia-soluzio berritzaileen bidez.

ELIKAtik, elikagaien xahuketaren aurkako euskal estrategiaren koordinatzaile gisa, proiektuaren diseinuan eta garapenean parte hartzen dugu ezagutza teknikoa sendotzeko, emaitzen transferentzia errazteko eta hezkuntza-zentroek elikagai-hondakinak murrizteko tresna eraginkorrak izan ditzaten.
Hezkuntza-komunitatea, administrazioak eta elikadura-ekosistemako eragileak animatzen ditugu proiektuaren helburuak, jarduerak eta materialak ezagutzera. Jada eskuragarri dago landing page berria, eta bertan eguneratuko da informazio guztia:
Gainera, ELIKAren webgunean GUSTOS proiektuaren atal bat garatu dugu informazio gehiagorekin, non proiektuaren nobedade guztiak argitaratuko diren.
