EBko 26 herrialdek osatzen duten “Dieta osasuntsua bizitza osasuntsurako” programazio bateraturako ekimenak (JPI-HDHL) elikadura, dieta, jarduera fisikoa eta osasunaren arloko ikerketa koordinatu eta finantzatzeko helburua du, dietarekin lotutako gaixotasunak prebenitu eta murrizteko xedearekin.

Gaiak

HDHL sareak 2021eko nazioarteko ikerketen deialdia abiarazi du, elikagaien osagaiek eta prozesatzeak izan ditzaketen eragin onuradun edo kaltegarrien inguruan, eta aztertzeko elikagaiek nola eragin edo prebenitu ditzaketen elikadura-intolerantzia eta -alergiak kontsumitzaileen artean.

Finantzaketa

12 agentziak 7 milioi euro emango dizkiete aipatutako ikerketa-betebeharrak estaltzen dituzten proiektuak aurkezten dituzten erakundeei. Espainian, Estatuko Ikerketa Agentziak 500.000 euro emango dizkie deialdian parte hartu nahi duten ikerketa-zentroei, nazioarteko partzuergoak koordinatuz edo horietan parte hartuz.

Hautaketa-irizpideak

  • Partzuergo bakoitzak gutxienez 3 herrialde ezberdinetako 3 eta 6 bazkide artean izan beharko ditu. Gainera, gehienez ere 2 bazkide gehigarri sartu ahalko dira partzuergoan, beren burua finantzatu ahal badute.
  • Proposamenak pertsona alergiko edo intoleranteei zuzendu behar zaizkie, helburu zientifiko handinahi eta berritzaileak lortzeko xedearekin.
  • Partzuergoa diziplina eta sektore anitzetako talde batek osatu beharko du.
  • Parte-hartzaile bakoitzak bere finantzaketa-agentziaren estatu- eta eskualde-arauak bete beharko ditu; beraz, beharrezkoa da dagokion estatu- eta eskualde-eranskina kontsultatzea.

Epea

Deialdia joan den 2021eko otsailaren 2an ireki zen, era eskaerak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 8an amaituko da.