ERA-NET CORE Organic eta SUSFOOD 2

Elikadura-sistema iraunkorren bidean aurrera garamatzan I+B babeste aldera, bi ERANET erakundeetako 18 herrialdetako 21 erakunde finantzatzailek hitzeman dute 9.485.000 € bideratuko dituztela helburu horiek dituzten proiektu transnazionalak finantzatzeko. Proposamenek balio erantsia ekarri behar diete elikadura-sistema iraunkor eta ekologikoei, eta hainbat eragile eta diziplinatako ikuspegi sistemikoa izan beharko dute.

Hauek dira deialdi bateratuko gaien ardatzak: “Baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen dituzten elikadura-sistema zirkularrak eta hondakinik gabekoak” eta “ Elikagaien aniztasuna, larretik platerera”.

Irailaren 20an, web-mintegi bat egingo da interesa duten eskatzaileentzat, deialdiaren alderdi garrantzitsuenen berri eman eta galdera irekiei erantzuteko.

Proposamenak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 4an amaituko da.

 

BIODIVERSA

ERANET BIODIVERSA sareko kide diren 26 herrialdetako 34 erakunde finantzatzailek, Europako Batzordearekin batera, 26 milioi euro baino gehiago erreserbatu dituzte klima-aldaketari aurre egitea xede duten proiektu transnazionalak finantzatzeko.

Hauek dira gaiak: “Naturan oinarritutako konponbideen potentziala, klima-aldaketara egokitu eta haren eraginak murrizteko” eta “Sinergiak eta konpentsazioak bioaniztasun, klima eta beste sektore esanguratsu batzuetako politiken artean, eta aldaketa-eragileen rola”.

Irailaren 13an web-mintegi bat egingo da, deialdiari buruzko informazioa emateko, eta atari bat egongo da bazkideak eta/edo proiektuak aurkitzeko.

Proposamenak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 5ean amaituko da.