2014-2018 Euskadiko emaitzak

ELIKA erakundeko zuzendari Arantza Madariagak 2014-2018 urteetan “H2020tik 2” erronka sozialean parte hartu zuten erakunde euskaldunen emaitzak aurkeztu zituen joan den apirilaren 3an INNOBASQUEn ospatu zen ekitaldian, Euskal Herriko INFODAY H2020-RIS3 irekieran: 13,38 M€ 38 proiekturentzat, zeinetatik 4 Euskaditik zuzendu dituzten, eta arrakasta-tasa Europako batezbestekoaren gainetik egon da (% 17,54).

 

2020 Deialdiak

Jarraian, Marta Condek, H2020ko 2. erronka sozialean CDTI (NCP) erakundearen kontaktu-puntu nazionala izan dena, ireki berri dituzten deialdiak (2019ko urriaren 15a) aurkeztu zituen. Aurrekontua 522 milioi eurokoa honako 4 gai hauetan:

  • Elikadura Segurtasun Jasangarria: 14 ikerketa lerro, 173 milioi euro.
  • Hazkunde urdina: 4 ikerketa lerro, 52 milioi euro.
  • Landa-berpizkundea: 8 ikerketa lerro, 88 milioi euro.
  • Elikagai eta baliabide naturalak: 18 ikerketa lerro, 208 milioi euro.

Iturria: CDTI

Proposamenak aurkezteko epea:

  • Fase bakarra, 2020ko urtarrilaren 22an itxiko dena
  • Bi fase, lehena 2020 urtarrilaren 22an itxiko da, eta, bigarrena, 2020ko otsailaren 8an

EIP-Agri eta aktore-anitzea

Halaber, NCPak agerian jarri zuen erronka sozial honek nekazaritzako EIParekin eta NPEarekin duen lotura.

Azkenik, aktore anitzeko ikuspuntua xehetasunez azaldu zuen. Adierazi zuen hainbat aktorek proiektuan, plangintzan eta demostrazioan parte hartzea ezinbesteko baldintza dela H2020 proiektuei begira. Aktore anitzeko ikuspuntuaren helburua berrikuntza eskari erreal batek sustatzea da.

Iturria: EIP-AGRI