Elikaduraren Berrikuntza: 2023ko joerak Europan
Berrikuntzaren Europako Plataformak – EIT Food delakoak, 2023an elikaduraren munduko joerak aztertu ditu Europan, 2022ko elikadura sistemaren erronkak kontuan hartuta, hala nola elikagaien eskuragarritasunari eta prezioari eragin dioen Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerrak eta klima-aldaketaren inpaktuak.
1. COP28k elikadura sistema jasangarria bultzatuko du
Klima-aldaketak elikadura sisteman duen inpaktua gero eta nabarmenagoa da, eta 2023an presio handiagoa egingo zaie erabakiak hartzen dituztenei, elikagai jasangarriak ekoizteko metodoak eta ingurumenean inpaktu txikiagoko elikadura-soluzio berritzaileak bizkortzeko eta zabaltzeko.
COP28 goi-bilerari begira, bultzada nekazaritzako elikagaien sektorean interesa duten enpresa eta aldeetatik abiaraziko da, bai eta “jasangarritasun” terminoari lotuta gehiago eskatzen duten kontsumitzaileengandik ere.
2. Haragiaren ordezko elikagaien aniztasuna
Landare-jatorriko elikagaien kontsumoa gero eta gehiago hazten ari da Europan eta merkatuetan kezkatuta daude haragiaren ordezko elikagaiekin. Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteak duela gutxi azpimarratu zuen “EBk Europa mailan hazi proteaginoso eta olio-landareen hazkuntzak duen potentzialari buruzko azterlan bat egiteko premiazko beharra dagoela”; halaber, nutriziorako, elikagaien segurtasunerako eta jasangarritasunerako dituen onurak aipatu zituen.
Gainera, Europako Batzordearen “baserritik mahaira estrategian” eta “minbiziari aurre egitea” Europako planari buruzko jakinarazpenean aitortu da haragi gorri prozesatu gutxiago barne hartzen duen dieta begetarianoagoaren garrantzia, gaixotasunak prebenitzeko eta elikadura sistemak ingurumenean duen inpaktua murrizteko.
Hortaz, 2023an haragiaren ordezko elikagai ugari sortuko dira.
3. Nutrizio-soluzioak gidatuagoak izango dira
Nutrizio gidatua eta pertsonalizatua elikadura-joera bat da, eta 2023an handitzea eta eboluzionatzea espero da; horretarako, tokiko behar eta erronketan oinarritutako ekimen eta politika sanitarioak sartuko dira.
Dieta osasuntsuen eta planeta osasuntsuaren arteko loturak argiak dira, eta elikaduraren bidez bizitza osasungarriagoa sortzeko, toki desberdinetan pertsona desberdinetarako elikaduraren arloko soluzio desberdinak kontuan hartu behar dira. Hori kontuan hartuta, eta COP27 bileran elikaduraren arloan segurtasun handiagoa lortzeko jarduketak egiteko dei argia egin zenez, aurreikusi da 2023an pertsonalizatutako nutrizio‑soluzio zehatzei arreta handiagoa emango zaiela.
Halaber, aurreikusi da 2023an osasun fisikoa eta mentala hobetuko duten elikagaiak bilatuko direla; hortaz, kontsumitzaileak gaitu behar dira egiazko ezagutza eta datuak oinarri hartuta dietei buruzko erabakiak hartzeko.
4. Teknologia digitalak elikadura sistemaren erresilientzia hobetuko du
2023an elikadura sistemako prozesuen automatizazio, konektagarritasun eta trazabilitatearen arloan inbertsio handiagoa jasotzea espero da, segurtasuna handitzeko eta elikadura sistemaren erresilientzia hobetzeko xedez.
Elikakateak (ustiategiak, elikaduraren industriak eta banaketa-enpresak) “biki digitalak” eratu ahalko ditu konektatu eta datuak partekatzen dituzten sistema integratuen informazioa erabiliz, hala nola Gauzen Interneta (IoT) edo blockchaina. Teknologia berriei esker enpresa berriek arriskuak kudeatzeko, elikagaien segurtasuna hobetzeko, hornidura-katearen gardentasuna hobetzeko eta hondakinak murrizteko prest egongo dira.
5. Elikagaien xahuketaren balioa elikadura sistema osoan integratuko da
2023an honako eremu hauetan inbertsio handiagoa espero dezakegu: zirkularitatean, hondakinen balorizazioan eta elikagaien galeran zentratutako soluzioak eta beste toki batzuetan erabil daitezkeen baliabide berriak. Kasu horretan, barne hartzen dira nekazaritza‑azpiproduktuak erabiltzea (hala nola ongarriak) eta osagai elikagarri berriak sortzeko elikagaien hondakinak birziklatzea, besteak beste.
Azken urteotan, elikadura sistemako maila desberdinetako hondakinen murrizketa isolatutik elikadura sistemako elikagaien xahuketa eta galera osora pasatu da.
Horretarako, enpresek eta gobernuek esfortzu handia egiteaz gain, kontsumitzaileek elikagaien xahuketa murrizteko kontzientziatu behar dira.