Europako Batzordeko (EB) Nekazaritzaren Ikerketarako Batzorde Iraunkorrak (SCAR) txosten bat egin du eta hainbat gomendio ematen ditu ikerketa eta berrikuntzaren gainean (I+b), hiru transposizio nagusiak lortzeko:

  • dieta jasangarri eta osasungarriak Europako herritar guztientzat
  • bioekonomia zirkularra
  • nekazaritza eta elikagai-sistemak dibertsifikatzea

Txosten hori egin duten adituek berretsi egiten dute hiru trantsizio horietan I+b beharrak hobetu ezagutuz gero, EB eta munduko elikagai-sistema erresilienteagoak izango direla.

I+b beharrak

EEk aurrerapauso handiak eman ditu bere politika eta estrategiekin. Horiek bere ekintza-planen bidez ezarriko dira: Itun Berdea, Farm to Fork, Ekonomia Zirkularra eta Bioaniztasuna.

Hala ere, horien arrakasta EBko elikagai-, nekazaritza-, ingurumen- eta osasun-arazoak konpontzeko I+b-aren araberakoa izango da, neurri handi batean. Baita erronkei aurre egin eta helburuak lortzeko Horizon Europe programa (95.500 milioikoa) berriaren araberakoa ere.

Ondorio nagusiak

Txostenaren xedea da gai nagusiari erantzutea: Nola iritsi gizartearentzako “espazio operatibo seguru eta bidezko batera, baliabide naturalak eta elikagai-sistemak hobeto kudeatuz?

  • Erronkei aurre egiteko, I+b-k lagundu egin behar du etorkizunerako helburu zehatzak definitzen, adibidez, 2050. urterako nekazaritzan fosforoen erabilera % 81 murriztea eta pestiziden erabilera % 75; eta EBn gizakien gorputz-masaren batezbesteko indizea murriztea maila osasungarriago batera, halatan, % 51,8 murriztuko litzakete gainpisua duten herritarren multzoa. Txostenak helburu garrantzitsu horietako 11 aipatzen ditu.
  • I+b-a elikagai-sistemen eraldaketaren ezinbesteko bideratzailea da. Aurrerapenak lortzeko gakoa honako hau da: sektoreak eta diziplinak aintzat hartu eta eragile anitz tartean sartuko dituen sistemen ikuspegia ezartzea, osasunerako, jasangarritasunerako, klimarako eta inklusiorako alboko onurak sortzeko.

 

  • I+b programa zabalagoa behar da EBn dieta eta nutrizioa hobetzeko. Adibidez, dietistek gomendatutakoa baino 2,5 eta 3 aldiz haragi gehiago kontsumitzen dugu, eta horrek eragin kaltegarria du gure eta planetaren osasunean. Arrazoiak konplexuak dira: industria-egituraren, sektore-itxieren, presio sozialen, desberdintasun ekonomikoaren eta pertsonen nahien arteko konbinazioa. I+b-ak lagun dezake arrazoia ulertzen eta hainbat arlotan (elikagaien publizitatea, hezkuntza, lehia-politika, eta laguntza teknologikoak) beharrezkoak diren gobernu-ekintzak bideratzen.