EAEko nekazaritza-elikagaien kateko, administrazio publikoetako eta zentro teknologietako ehunka adituk parte hartu dute 2017-2020ko Euskadiko Elikagaien Segurtasun arloko Ikerketa Planaren Emaitzak Transferitzeko V. Jardunaldian, 2017. urtean eginiko ikerketa-proiektuen emaitzak ezagutzeko.

Eusko Jaurlaritzak milioi bat eurorekin finantzatutako 2017ko proiektuak dira EAEko nekazaritza-elikagaien katean sar daitezkeen arriskuak murrizteko eta prebenitzeko aholkularitza zientifikoa areagotzeko oinarria. Horri esker bermatu ahal izango da EAEn kontsumitzen ditugun elikagaiak seguruak, osasungarriak eta jasangarriak direla.

Elikagaien Segurtasun arloko Ikerketa Koordinatzeko 2017-2020ko Plan berriaren erronka da EAEko nekazaritza-elikagaien kate osoan Elikagaien Segurtasuna Iraunkorra bermatzea. Kate horrek % 10,6ko ekarpena egiten dio Euskadiren BPGari.

EJren prentsa-oharra

Aurkezpenak

Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketa Koordinatzeko 2017-2020 Plana

EAEko Elikagaien Segurtasun arloko Ikerketa Plataforma