Europako Batzordeak FutureFoodS Lankidetza onartu du 84 erakunderekin, Elikadura‑sistemen eraldaketa bizkortzeko.

Dijonen (Frantzia), 2024ko ekainaren 19an egin zen egin zen FutureFoods Lankidetza inauguratzeko bilera eta 120 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. Horizon Europe Ikerketa eta Berrikuntza Programarekin batera finantzatutako Elikadura-sistemei buruzko lankidetza horrek 84 erakunde biltzen ditu eta Frantziako Ikerketa Agentzia Nazionalak (ANR) koordinatzen du.

Helburuak

FutureFoodS-en zeregina da eskualdeko, nazioko, Europar Batasuneko eta nazioarteko elikadura-sistemen eraldaketa bizkortzea, eta elikadura-sistemak seguruak, jasangarriak, osasungarriak, erresilienteak eta konfiantzazkoak izatea bermatzea, neurri berean planetaren mugak errespetatuta. Ekimen hori bat dator ekoizpen primariotik hasi eta kontsumoraino Elikadura Sistema bidezkoak, osasungarriak eta ingurumena errespetatzen dutenak sortzeko Europako Itun Berdearen helburuarekin.

Honako hauek dira Lankidetzan gauzatuko diren ekintzetako batzuk:

  • Ikerketa eta Berrikuntzarako deialdi irekiak. Lehena 2024. urtearen amaierarako aurreikusi da.
  • Elikadura Sistemen Europako Behatoki berria.
  • Ezagutza trukatzeko ekitaldiak.
  • Living lab direlakoak

Partzuergoa

Bi inplikazio-modalitate daude: batetik, finantzatzaile gisa parte hartzen duten erakundeak eta, bestetik, ikerketa garatzen dutenak. ELIKAk finantzatzaile gisa hartzen du parte beste 42 erakunderekin batera. Horietatik 5 Espainiako erakundeak dira. Guztira 41 erakundek garatzen dute ikerketa, eta AZTI da horietako bat.

Finantzaketa

Horietatik 175 milioi euro Europako Batzordeak finantzatzen ditu eta gainerako 350 milioi euroak erakunde finantzatzaileek.

Eusko Jaurlaritzak, ELIKAren bidez, nazioz gaindiko partzuergoak osatu eta proiektuak aurkeztu edo horietan parte hartzen duten I+G erakunde publiko-pribatuak finantzatuko ditu.

Inaugurazio-ekitaldia

Inaugurazio-ekitaldian beste ekimen batzuekiko sinergiak aztertu ziren, hala nola “Food 2030” Europako politika, Horizon Europeren 6. Klusterra (Bioekonomia, Baliabide Naturalak, Nekazaritza eta Ingurumena), EBren “Europarako lurzoruari buruzko itun bat” misioa edo Nekazaritzaren Ikerketarako Batzorde Iraunkorrak (SCAR) egindako lana.