ELIKA FoodRUs proiektuko lankidetzako zereginen arduraduna da eta “Elikagaien galeran eta xahuketan lankidetzarako eta elkarlanerako europar sarea” (CCN) sortu du, eremu horretan landu diren edo lantzen ari diren 34 proiekturekin eta ekimenekin.

Sarearen helburua

Sarearen helburua da proiektu guztien esperientziak eta emaitzak partekatzea eta sinergiak eta osagarritasunak identifikatu ahal izatea, ahaleginak batzeko eta etorkizunean elkarrekin ekintzak garatzeko.

Emaitzak

ELIKAk proiektuei buruzko informazioa bildu du proiektuetako koordinatzaileek emanda eta lankidetzarako jarduera komunak identifikatu ditu. Lan horren ondorioz, ekintza hauek garatu dira:

 

  • Lankidetza-mapa, CCNko 34 proiektuen informazioarekin, gaien araberako kategorietan sailkatuta.

 

 

  • CCN web-mintegia (otsailak 16): Web-mintegi horretan amaitutako proiektuek eta abian direnek identifikatutako praktika onak eta oztopoak partekatu dira. Bertan, europar proiektuetako 30 ordezkarik hartu dute parte, hiru lantegi tematikotan banatuta:
    • Balorizazioa
    • Elikagaiak xahutzea prebenitzeko teknologiak
    • Elikagaiak xahutzea prebenitzeko estrategiak

Web-mintegiaren helburu nagusia izan da eztabaida sustatzea eta Sareko proiektuetako koordinatzaileekin edo ordezkariekin lankidetza eta elkarlana sustatzea. Lantegietako ondorioak laster egongo dira eskuragai ELIKAren eta FoodRUsen webguneetan.