UPV/EHUk Europako INNUENDO proiektuan parte hartzen du. EFSAk finantzatu du proiektua, eta helburu du genomika integratzea elikagaien bitartez transmititutako patogenoen zaintza epidemiologikoan.

 

Proiektu horren testuinguruan, “Mikrobio Genomen Sekuentziazio Osoa”-ri buruzko bi mintegi emango dira martxoaren 16an eta 17an. Bata Helsinkiko Unibertsitateko Mirko Rossik emango du (bera da proiektuaren koordinatzailea) eta bestea, Lisboako Unibertsitateko bazkide Joao Carricok. Mintegiak irekiak eta doan dira; gaian interesa duen edozein ikertzailek edo teknikarik har dezake parte.

 

Proiektuaren liderra (Helsinkiko Unibertsitatea) eta proposatutako partzuergoko beste kide batzuek (VETMEDUNI, EVIRA, THL, UPV/EHU) ondo ezagutzen dute elikagaiek transmititutako patogeno-populazioen (Campylobacter, Yersinia, E. coli eta Salmonella) genetika. Gainera, lotura sendoa dute proiektuan parte hartzen duten herrialde eta eskualde hauetako Elikadura Segurtasunaren tokiko agintaritza eta agentziekin: Finlandia (EVIRA), Portugal (INSA), Latvia (BIOR), Austria (AGES) eta Euskadi (ELIKA).

 

INNUENDOri buruzko artikulua

Artikulu osoa