Ekainaren 27an, 28an eta 29an, H2020ren 2. gizarte-erronkarako 2017ko deialdiei buruzko informazio-astea egingo da Bruselan, “Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa eta barruko uren ikerketa, eta bioekonomia”-ri buruz.

Hiru egun horietan honako lau jardunaldi hauek antolatuko dira:

  • 2016-06-27: FP7n eta H2020n onetsitako proiektuak aurkeztea. Horiek inspirazio-iturri izan litezke 2017ko deialdietarako.
  • 2016-06-28: 2017an zabalduko diren deialdiak zehatz-mehatz azaltzea.
  • 2016-06-28: Brokerage Event, Harremanetarako Puntu Nazionalen Sarearen eskutik.
  • 2016-06-29: 2015eko proiektuen koordinatzaileentzat praktika egokien jarduera, euren proiektuak modu arrakastatsuan kudeatu eta zuzentzeko.

Ekitaldia Bruselan izango da, Charlemagne Building-en (Rue de la Loi,170).

Jardunaldi bakoitzari buruzko informazioa eta izen-emateko erregistroa datozen egunotan argitaratuko dira lotura honetan:

“Infoweek Reto Social 2 de H2020"

Infoweek RS2 H2020ren programazioaren eskema