Eusko Jaurlaritzak eta ELIKAk Elikagaien Segurtasunaren, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikaduraren arloko Horizonte 2020 europar programaren bigarren Informazio Jardunaldia antolatu du. Abenduaren 9an izango da, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan (Vitoria-Gasteiz).

Informazio-jardunaldi hori Euskadiko elikagaien industriako enpresa guztiei, ikerketa-zentroei, teknologia-zentroei eta unibertsitateei zuzentzen zaie, eta honako hau du helburu: "Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa, itsasokoa eta barneko uren ikerketa, eta bioekonomia"gizarte-erronkaren eremuan 2016-2017 eperako Lanerako Plan berria aurkeztea. Bi urteko epe horretan 4 deialdi egingo dira, eta 715 milioi euro inguruko aurrekontua izango dute; diru hori I+G+b arloko proiektuak finantzatzeko erabiliko da.

INFODAY horretan, Bioekonomiako Harremanetarako Puntu Nazionala- CDTIk aldebiko bilera egiteko aukera eskainiko du, 2016-2017ko WP horren baitako ikerketa-ildoei aurkeztuko zaizkien proiektuen proposamenak berrikusteko. Interesik izanez gero, proposamena berrikusteko fitxa bete eta mdeprado@elika.eus helbidera bidali beharko duzu, abenduaren 1a baino lehen.

Bestalde, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburuordetzak eta ELIKAk ERANET sareetan izandako esperientzia ere aurkeztuko da. Sare horien bitartez, euskal erakundeen ikerketa-proiektuak finantzatzen dira.Informazio-jardunaldi horretan izena emateko azken eguna abenduaren 1a da.

Eskualde mailako jardunaldi horretaz gain, CDTIren egoitzan estatu mailako INFODAY bat egingo da, helburu berarekin, urriaren 23an.

Joan den hilean, Europako Batzordeak WP 2016-2017 Gizarte Erronka 2 argitaratu zuen aldez aurretik; dena den, behin betiko onespena eta argitalpena 2015eko urriaren erdialdean izango direla espero da, H2020 webgunean eta Parte-hartzaileen atarian; izan ere, baliteke aldez aurretik argitaratutako WPan aldaketa txikiren bat egitea.

Hori dela eta, Europako Batzordeak deialdi horien aurkezpen ofiziala "Info week on Societal Challenge 2 work programme 2016-2017" informazio-astean zehar egingo du, Bruselan, azaroaren 24tik 26ra.

Infoday H2020 Euskadiko Biekonomia

Egitaraua

Izen-ematea (epea: abenduak 1)

Proposamena berrikusteko fitxa, CDTIrekin batera