ERANET Cofund Blue-Bio-k deialdi bat egin du bioekonomia urdinaren hornidura‑sistemetarako. Deialdiaren aurrekontua 11 milioi eurokoa da.

Xedea

Deialdiaren xedea da baliabide biologikoen logistika, kontserbazioa eta garraioa –uztatik hasi (jasotzea edo ekoiztea) eta prozesatu arte– errazten duten proiektuak finantzatzea, trazabilitatea, elikagaien segurtasuna, jasangarritasuna eta merkaturako produktu bihurtzeko baliabideen kantitate nahikoa bermatzeko.

Deialdiak barne hartzen ditu, halaber, lehen mailako ekoizleak, balio-katean aurrera egin ahala baliabide biologikoei eragiten dieten alderdiei dagokienez.

Parte hartzeko baldintzak

Honako 12 herrialde kide hauek funtsak bideratuko dituzte proiektuetara: Belgika, Kroazia, Danimarka, Estonia, Grezia, Islandia, Irlanda, Letonia, Malta, Norvegia, Errumania eta Espainia. Hortaz, eskatzaileek herrialde horietakoak izan behar dute. Horiez gain, kide gehiagok parte hartu ahalko dute, betiere euren funtsak jartzen badituzte.

Proiektu bakoitzak hiru herrialdetako hiru kide izan beharko ditu gutxienez eta industriako kide bat.

Kronograma

  • Ekainak 8: deialdia argitaratzea.
  • Ekainak 10: b2match ekitaldian izena emateko epea zabaltzea, irailaren 13ra bitartean.
  • Ekainak 18: online jardueraren 1. zatia, hau da, deialdiaren eta egon litezkeen eskatzaileen aurkezpena.
  • Ekainak 25: online jardueraren 1. zatia, hau da, egon daitezkeen eskatzaileen arteko bilkurak.
  • Irailak 14: proposamenak aurkezteko azken eguna.
  • 14 de septiembre: fecha límite de presentación de propuestas.

Kideak bilatzea

Honako bi aukera hauek aurkezten dira kideak bilatzeko:

Gainera, ERANETek berak lankidetzarako plataforma bat du, BlueBio-ren deialdietan lankidetza-aukerak bilatzeko.

Partnering Platfom