Europako FACCE ERA-GAS, SusAn eta ICT-AGRI 2 sareek tailer bateratu bat egin zuten 2016an, eta haren arrakasta dela eta, bigarren tailer bat egin zuten otsailean, Dublinen, gai hau ardatz hartuta: “Zuhurtziaz arintzea animalia-ekoizpenetik datozen berotegi-efektuko gasen isurpenak”.

FACCE ERA-GAS, ERA-Net SusAn eta ICT-AGRI 2 partzuergoetako ordezkariek hartu zuten parte tailer bateratuan, baita arlo tematikoetan izendatutako zientzia-adituek ere. EAEtik ELIKAk eta NEIKERek parte hartu zuten; ELIKAk SusAneko erakunde bazkide gisa, eta NEIKERek animalia-ekoizpeneko aditu gisa.

II. tailer bateratu honetan, hasteko, abeltzaintza-ekoizpeneko iturri nagusietako berotegi-gasen isurpenak murrizteko etorkizun handiko estrategiak eztabaidatu ziren, eta, bigarrenik, iragarri berri den 2018ko deialdi bateraturako (urriaren 1ean aterako da) lehentasuna duten I+G+B gaiak identifikatu ziren. Horrez gain, finantzaketa-tresna posibleez eta estatuan eskuragarri dauden baliabideez ere hitz egin zen

Tailerrean, animalia-ekoizpeneko berotegi-efektuko gasak murrizteko neurri gisa proposatutako funtsezko hiru arlo hauek jorratu ziren:

  • Animalien elikakatearen ebaluazioa
  • Simaurraren erabilera
  • Nitrogeno-iraizketaren murrizketa

Dokumentu honetan dago tailerrean sortutako informazio guztia: aurkezpenak, arlo bakoitzean lehentasuna duten I+G+B gaiak, eragina eta ondorioak.