Europako Batzordeak ikerlan bat argitaratu du, eta bertan, ikerketak kudeatzeko egituren, funtzioen, eginkizunen, erantzukizunen eta jardueren aniztasuna aztertu du, 6 PM eta 7PM proiektuen arrakasta dela eta.

Oro har, ikerlanaren emaitzek diote ikerketen kudeaketaren arrakasta bertan parte hartzen duten pertsonei zor zaiela (batez ere, koordinatzaileen lanari) eta ez horrenbeste erabilitako ereduei eta kudeaketa-tresnei. Nolanahi ere, horiek sinpleak izan behar dute, proiektuen alderdi administratiboarenkudeaketa errazteko.

Gomendio nagusiak Batzordeari (Horizonte 2020 programa gauzatzeko) eta Proiektuen koordinatzaileei daude zuzenduta:

Europako Batzordeari:

  1. Proiektuen ofizialen gaitasuna areagotzea eta kontuak kudeatzeko eredu egituratu bat ezartzea.
  2. Kritikoki aztertzea oraingo bitartekotza-tresnak, besteak beste, CORDISen bazkideak bilatzea eta enpresen arteko topaketak; izan ere, ez dira lagungarriak partzuergoak osatzeko.Komeni da horretarako tresna eraginkorragoak garatzea.
  3. Ikuskatzaileei eta koordinatzaileei jakinaraztea saihestu egin behar direla kudeaketa-eredu konplexuegiak.
  4. Jabetza Intelektualaren arauak sinplifikatzea H2020n.
  5. Adierazle hobeak garatzea proiektuen ofizialentzat, proiektuak ikuskatzeko eta ebaluatzeko.
  6. Oraingo informatika-tresnak berrikustea eta benetan garrantzitsuak diren eta proiektuei balioa emango dieten tresnetan zentratzea.

Proiektuen koordinatzaileei:

  1. Partzuergo bat eratzea merituetan eta know-how-etan oinarrituta, eta ez lehendik dauden harremanetan oinarrituta.
  2. Erabakiak denen artean hartzea, eta ez kudeaketa-estilo hierarkiko eta formal baten bitartez. Hala, erraztu egingo da partzuergoko bazkideen arteko komunikazioa.
  3. Kudeaketa-egitura konplexuegiak saihestea eta argi eta garbi definitzea zein diren bazkide bakoitzaren funtzioak eta erantzukizunak, benetako eskumenetan oinarrituta, eta ez estatu edo hierarkia arrazoietan oinarrituta.
  4. Proiektuaren koordinatzaileek modu proaktiboan komunikatu behar dute Batzordeko proiektuaren ofizialekin, euren proiektuaren alderdi guztiei buruz, eta bereziki, partzuergoaren osaeraren aldaketei buruz.

Ikerketen kudeaketa ebaluatzeko ikerlana – EB 2015