EFSAk urteko txostena argitaratu berri du. Bertan, zehatz-mehatz azalduta dago 2015. urtean estatu kideekikolankidetza zientifikoan zer jarduera egin diren, Europan arriskuen ebaluazio zientifikoa sustatu eta kontsumitzaileen osasuna babeste aldera.

Iaz, EBko estatu kideen arteko lankidetzaren eraginkortasuna nabarmen hobetzea lortu zen, EFSAren Kontsulta Foroak lan oso garrantzitsua egin baitzuen Arriskuen Ebaluazioen Europako Programa sortzeko.

2015ean programa horren harira elkarlanean egindako zientzia-jardueren artean, honako hauek nabarmen daitezke:

  • Delphi azterlan bat egin zen, jakiteko Europak datozen urteetarako zein lehentasun dituen arrisku kimikoen, mikrobiologikoen, ingurumenekoen eta nutrizionalen ebaluazioa egiteko, Elikagai Segurtasunaren arloan (txostenaren A eranskina).
  • 9 milioi euro jarri ziren ikerketa-proiektuak diruz laguntzeko (36. artikuluko deialdiak eta puntu fokalek sustaturiko lizitazioak).
  • Deialdi tematiko berriak atera ziren arrisku kimiko eta biologikoak identifikatzeko metodologia berrien arloan.
  • EFSAren 36. artikuluan (Lankidetza Zientifikoa), 43 erakunde gehiago jaso ziren zerrendan. Horrela, 2015. urtearen amaieran, 30 herrialdetako 345 erakunde zeuden guztira (estatu kideetakoak eta elkartuetakoak), tartean ELIKA (txostenaren 44. orrialdea).
  • 12 prestakuntza-ikastaro antolatu ziren Arriskuen Ebaluazioaren 8 arlotan, eta estatu kideetako zein elkartuetako 300 aditu biltzea lortu zen.
  • EFSAk 12 herrialde bisitatu zituen nazioarteko lankidetza zientifikoa bultzatze aldera. Horri esker, Arriskuen Ebaluazioaren arloan mundu osoan erreferente diren EBtik kanpoko bazkideekin lankidetzarako esparru-hitzarmenak eta -akordioak egitea lortu zen.
  • Abian jarri zen Batzordeari politika eta programa ofizialak formulatzeko erabakietan laguntzeko mekanismoa. Horri esker, Arriskuen Ebaluazioarekin lotutako lanak modu bateratuan egingo dira hala Europan nola nazioartean.

EFSAren 2015eko txostena: lankidetza zientifikoa

EFSAren bideoa: lankidetza zientifikoa