Etorkizuneko Elikagaien Segurtasun Sistemak babesten
Europako Batzordeak Babes eta Koordinazio Ekintzarako deialdia egin du Elikagaien Segurtasunaren arloan, zehazki, EBren Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntza Programaren barruan.
Lehen aldiz proposatu da mota horretako ekimen bat ikerketaren Europako esparru-programan, eta EFSAren eta DG-RESEARCHren artean izandako elkarrizketei erantzuten die. Izan ere, elkarrizketa horien ondorioz, hobeto lerrokatzen ari dira ikerketa-funtsak eta EFSAk elikagaien segurtasunaren arriskuen ebaluazioaren arloan dituen beharrak.
Erronka
Deialdi horren erronka da elikagaien segurtasunaren arloko interesdunen artean koordinazioa eta integrazioa sustatzea, etorkizuneko politikak babestuko dituzten zientzia-ebidentziak eskuragarri daudela bermatzeko.
Helburuak
Deialdiaren helburua da elikagaien segurtasunaren arloan berrikuntza- eta ikerketa-plataforma bat osatzea, tartean diren eragileen (ikertzaileak, Europako agentziak, arriskuen kudeatzaileak, zientzia-komunitatea eta gizarte zibila) arteko koordinazio-lana ahalbidetuko duena, modu horretan denon artean koordinatzeko elikagaien etorkizuneko segurtasun-sistemak.
Plataforma horrek honako helburu hauek bete beharko ditu:
- Elikagaien segurtasunaren arloko I+b-ren egoera identifikatzea estatu kideetan eta elkartuetan.
- Ikerketa- eta berrikuntza-gaitasuna areagotzea, elikagaien segurtasun arauei dagokienez, Europa aitzindari izaten jarraituko duela bermatzeko.
- Ezagutzak eta datuak trukatzea zientzia-komunitatearen eta ordezkari politikoen artean, EBko agentziak barne.
- Nazioko eta EBko finantzazioaren artean koherentzia hobetzea eta bikoizketa murriztea, elikagaien segurtasunaren ikerketan.
- Ikuspegi berritzaileak garatzea, elikagaien segurtasunaren arloko I+b nahiz arriskuen ebaluaziorako prozedurak jakinarazteko. Halatan, herritarrek behar bezalako informazioa jasoko dute eta konprometituta egongo dira; izan ere, modu horretan kontsumitzaileek elikagaien segurtasunaren sistemetan erabilitako zientzia-ebidentziaren oinarrian konfiantza izaten lagunduko da.
- Bideak aztertzea, zientziaren, politikaren eta gizartearen arteko epe luzerako interfazeetarako.
Emaitzak
Honako hauek izango dira proiektuaren emaitza nagusiak: estatuz haraindiko ikerketa-programak, nazioko eta EBko ikerketa-agendak lerrokatzea eta Elikagaien Segurtasunaren Ikerketa eta Berrikuntza Agenda Estrategikoa (SRIA) sortzea, kontsumitzaileen itxaropenak, sortzen ari diren teknologiak eta lehentasun politikoak jorratzeko.