Europako Batzordeak (EB) iragarri du 30.000 milioi euro inbertituko dituela EBko ikerketa eta berrikuntza finantzatzeko Horizon 2020 programan.

Datozen hiru urteetan, Batzordeak, H2020 programaren bitartez, gai gutxiago landuko ditu aurrekontu handiagoekin, Batzordearen lehentasun politikoak zuzenean babesteko:

 

  • Karbono-igorpen gutxiko etorkizuna, klima-aldaketaren kontra babestua: 3.300 M €
  • Ekonomia zirkularra: 1.000 M €
  • Europako industriaren eta zerbitzuen digitalizazioa eta eraldaketa: 1.700 M €
  • Segurtasuna bateratzea: 1.000 M €
  • Migrazioa: 200 M €

Horrenbestez, EBk H2020 programaren 2018-2020 aldirako lan-programak (WP) onartu ditu, eta parte-hartzaileen atarian argitaratu. Dokumentuetan zehatz-mehatz azaltzen dira proiektu-proposamenen deialdietan finantzatuko diren ikerketa-lehentasunak.

 

Zehazki, Bioekonomiarekin lotutako 2. gizarte-erronkari dagokionez, 1.300 milioi euro inbertituko dira 2018-2020rako, Elikagaien Segurtasun Iraunkorraren (SFS), Hazkunde Urdinaren (BG) eta Landa Suspertzearen (RUR) alorreko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak diruz laguntzeko hurrengo 3 urteetan. Lehendabiziko deialdiak 2018ko otsailaren 13an itxiko dira.

CDTIk Horizon 2020rekin lotutako gaietako harremanetarako puntu nazionalak (NCP) ditu, proposamenak prestatu nahi dituzten erakundeei aholku emateko.

 
WP 18-20: Elikagaien Segurtasunarekin, Nekazaritzarekin eta Arrantzarekin lotutako gizarte-erronka

EBren H2020ri buruzko informazio-orria
 
Espainiak H2020n duen parte-hartzeari buruzko informazio-orria
 
Espainiako NCP