Kontuan harturik Horizon 2020 programaren arrakasta-tasa (finantzatutako proposamenak vs aurkeztutakoak) % 12 txikitu dela lehiakortasun izugarriaren ondorioz, Espainiako erakundeak emaitza bikainak ari dira lortzen: 2014 eta 2017 artean, 2.816 milioi euroko diru-laguntza lortu dute, EB-28ko % 10eko itzulkinarekin (behin-behineko emaitzak), eta Europako batez besteko arrakasta-tasa baino handiagoa dute (% 13). Hala, Espainia oraindik laugarren dago diru-laguntza lortu duten herrialdeen rankingean, Alemaniaren eta Erresuma Batuaren atzetik.

Euskadi: funtsak lortu dituzten autonomia-erkidegoetan hirugarrena

Autonomia-erkidegoen arabera, Kataluniak lortu du funts gehien (% 29,5), ondoren Madrilgo Erkidegoak (% 24,9), EAEk (% 14,6) eta Valentziako Erkidegoak (% 8,4), eta gainerako erkidegoek gutxiago lortu dute. Euskadik 411 milioi euro lortu ditu H2020ko I+G+B jardueretan parte hartzeko.

Espainia: I+G+B proiektuak zuzentzen lehena

Orain arten diruz lagundutako jarduera guztien artetik, 4.095etan Espainiako erakundeek parte hartzen dute, eta ia-ia erdiak erakunde horietako batzuek koordinatzen dituzte. I+G proiektuei (RIA) eta berrikuntzakoei (IA) dagokienez, 550 proiektu Espainiako erakundeek zuzentzen dituzte; hala, Espainia aurrena da proiektuak zuzentzen (guztien % 15,8).

Enpresak: finantzaketa handiena

Enpresak dira itzulkina lortzen gehien laguntzen duten erakunde onuradunak, Espainiak lortutako finantzaketa osoaren % 38,3 jaso baitute, eta haien atzetik daude unibertsitateak (% 20,1), ikerketa-zentro publikoak (% 11,4), ikerketa-elkarteak (% 10,6), teknologia-zentroak (% 10), administrazio publikoak (% 5,5), elkarteak (% 3,9) eta Europako erakundeak (% 0,1).

Arlo tematikoak

Espainia da ETEetako berrikuntzaren arloan itzulkin handiena lortu duen herrialdea, EB-28ko % 18,3rekin, “ETE tresna” deiturikoaren emaitzei esker.

Bigarren lekuan dago EBn, 3 arlo tematiko hauetan:

  • “Nanoteknologiak, material aurreratuak, bioteknologia eta fabrikazio eta eraldaketa aurreratua” (itzulkina: EB-28ko % 14,5)
  • “Klimaren aldeko ekintza, ingurumena, baliabideen eraginkortasuna eta lehengaiak” (itzulkina: EB-28ko % 3,2)
  • “Gizartearekin eta gizartearentzat egindako zientzia” (itzulkina: EB-28ko % 10,9)

Elikagai Segurtasunaren eta Bioekonomiaren arloan, Espainiako erakundeek 145,4 milioi euroko diru-laguntza jaso dute, eta EB-28ko % 10eko itzulkina lortu.