Eskuragarri dauden behin-behineko emaitzen arabera, 2014 eta 2018 artean esleitutako Horizon 2020ko deialdietan, Espainiako erakundeek 3.638,1 milioi euroko dirulaguntza jaso dute I+b jarduerak gauzatzeko, % 10eko itzulkinarekin (EB-28) eta jasotako dirulagutzagatiko herrialdeen rankingean laugarren postuan kokatuta.

H2020 programaren lehen bost urte hauetan, Espainiak aurreko VII. Esparru Programa (2007-2013) osoan eskuratutako finantzaketa gainditu du. Gainera, arrakasta-tasa % 13,1ekoa izan da, Europako batez bestekoa baino altuagoa (% 12).

Euskadi, hirugarren funtsen bilketan

Lehen bost autonomia-erkidegoek Espainiaren itzulketa osoaren % 84 lortu dute hurrenkera honetan: Katalunia, Madril, Euskadi, Valentzia eta Andaluzia.

Euskadik Estatuko guztizkoaren % 14,6 lortu du, 531,7 milioi euroko dirulaguntzarekin; hala, autonomia-erkidegoen rankingean hirugarren postuan kokatu da, Katalunia (% 29,7) eta Madrilen (% 24,5) atzean. Era berean, lehena izan da Nanoteknologia, Material, Bioteknologia eta Ekoizpenean, eta bigarrena Energia eta Garraioan. Zifra horiekin, Euskadik lehen bost urte hauetan jada gainditu egin du 2007-2013 aldiko VII. Esparru Programa osoan lortutako finantzaketa.

Nabarmentzekoa da “Fundación Tecnalia Research and Innovation” itzulketa handiena izan duen teknologia-zentroa izan dela, 222 jardueretan parte hartuz, zeinetatik 47 koordinatzen baititu.

Arlo tematikoak

H2020k barnean hartzen dituen arlo eta espezialitateei dagokienez, Espainia itzulketa handiena duen herrialdea da “ETEen berrikuntza” arloan (% 17,6, EB-28). Horrez gain, bigarren postuan dago honako arlo hauetan: “Nanoteknologikoa, material aurreratuak, bioteknologia eta fabrikazioa eta transformazio aurreratua (NMBP)” (% 15,2, EB-28), “Hiri eta komunitate adimendunak” (% 18,7, EB-28) eta “Energia-eraginkortasuna” (% 12,5, EB-28).

“Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorrak, itsasoko eta barneko uretako ikerketa, eta bioekonomia” arloa laugarren postuan dago itzulketari dagokionez, baina Espainia lehen postuan dago “Ur-baliabide biziak” arloan (% 19,7, EB-28), eta dirulaguntza handiena jaso du “Nekazaritza eta basogintza iraunkorrak” arloan (82,1 M€).

Lidergoa

Soilik I+i RIA (I+B ekintzak) eta IA (berrikuntza-ekintzak) kontuan hartuta, Espainia proiektu gehien zuzendu dituen herrialdea da (guztien % 15,8), eta horrek sendotu egiten du gure erakundeen nazioarteko posizionamendua.

Onuradun nagusiak

Espainiako onuradunen artean, enpresak dira itzulketari ekarpen handiena egin dioten erakundeak, gure herrialdeak jaso duen finantzaketa osoaren % 37 eskuratuz.