Euskadin elikagaien segurtasuna areagotzeko ikerketaren aldeko bultzada – EJ/ELIKA
Euskadiko Elikagaien Segurtasunaren Ikerketarako 2011-2016ko Planaren Emaitzak Zabaltzeko IV. Jardunaldia balio-kate osoa ordezkatzen duten erakundeei eta ikerketa zentro nahiz administrazio publikoei begira antolatu da, eta elikagaien segurtasunaren alorreko 114 adituk parte hartu dute, EAEn kontsumituriko elikagaien bidez transmiti daitezkeen arriskuak saihestu, murriztu eta kontrolatzeko 2016an egin diren ikerketa-proiektuek zer-nolako emaitzak izan dituzten jakiteko.
Gainera, IV. jardunaldi honekin batera, aldi bat itxi eta beste bat hasi da: hain zuzen ere, elikagaien segurtasunaren kontzeptua zabaldu egin da, eta barne hartu ditu nekazaritzako elikagaien kate osoko iraunkortasuna, batetik, eta nutrizio-arriskuei aurrea hartzeko elikadura osasungarria, bestetik.
Hori dela eta, Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketarako 2011-2016ko Planaren ebaluazioa eta Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketa Koordinatzeko 2017-2020ko Plan berria ere aurkeztu dira.
Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketarako 2011-2016ko Planaren ebaluazioari buruzko liburuxka
Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketa Koordinatzeko 2017-2020 Plana