Innobasquek “Euskadiren H2020ko Partaidetzari buruzko 2014-2016ko Tarteko Txostena” argitaratu du, Euskadiko erakundeek Horizon 2020 programa indarrean egon den lehen hiru urteetan lortu dituzten emaitzekin.

Txostenak azaltzen du zenbateraino bete diren Euskadiko I+b Europan zabaltzeko estrategia zehazten duen “Koaderno Estrategikoa: Euskadiko I+G+b Europan” azterlanean ezarritako helburuak.

Besteak beste, H2020ren lehen hiru urteetan honako emaitza hauek lortu dira:

 

  • 331,63 milioi euro eskuratu dira Europako Horizon 2020 programatik, eta planteaturiko helburuak bete dira. Hala, % 37ko gorakada gertatu da VII. esparru-programaren azken hiru urteekin alderatuta.
  • Euskadiko 221 erakundek parte hartu dute. Horrela, 2020rako ezarritako helburuaren % 72 bete da.
  • I+G+bren arloko 530 proiektutan parte hartu da, eta horietako % 37 zuzendu dira.
  • Eusko Jaurlaritzak 10 ERA-Net saretan parte hartu du, Innobasqueren bidez (7), ELIKAren (2) eta EEEren bidez (1).
  • Lortutako finantzaketaren % 84 RIS3ren lehentasun estrategikoetan (fabrikazioa, energia eta bio-osasuna) eta Euskadiko 2020ko ZTBPn ezarritako aukera-lurraldeetan kontzentratu da.
  • Proiektuen kopurua eta lidergoa kontuan hartuta, hauek dira erakunde nabarmenenak: Tecnalia Fundazioa, IK4, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, AZTI, BC3.

Elikagaien segurtasunarekin, nekazaritzarekin eta arrantzarekin lotutako gizarte-erronkari dagokionez, emaitza hauek nabarmendu daitezke:

 

  • 6,12 milioi euro lortu dira (finantzaketa osoaren % 2).
  • 15 erakundek parte hartu dute 20 proiektutan, eta horietatik 3 Euskadik zuzentzen ditu.
  • Euskadik % 23ko arrakasta-tasa lortu du, Europako batezbestekoa (% 13) baino 10 puntu gehiago.

 

Euskadiren H2020ko Partaidetzari buruzko 2014-2016ko Tarteko Txostena