Euskal parte-hartzea H2020 programan – Innobasque 2016
Innobasquek txosten bat idatzi du euskal erakundeek 2014an eta 2015ean, hau da, programaren lehen bi urteetan, H2020 programan izan duten parte-hartzeari buruz.
Txosten horretan biltzen dira, xehetasun osoz, Euskadik 2014 eta 2015eko deialdietan onetsi diren proiektuetan izan duen parte-hartzeari buruzko behin-behineko emaitzak, EAEk Europako I+G+b proiektuetan izandako parte-hartzea aztertzeko behatokian eskuragarri dagoen informazioa oinarri hartuta. Horrez gain, Europar Batzordearekin sinaturiko kontratuetan ageri den finantzaketa ere biltzen da txostenean.
Halaber, txostenak Euskal I+G+b-ren Koaderno Estrategikoa Europan izenekoan ezarritako helburuen betetze-mailaren jarraipena egiten du. Jarraipenaren helburua da balizko desbideratzeak hautematea eta existitzen diren programak eta tresnak hobetzea.
Emaitza orokorrak
- Euskal erakundeek 2014-2015 aldiko deialdietan jaso duten finantzaketa, guztira, 232,14 milioi eurokoa izan da; hau da, Koaderno Estrategikoan aldi horretarako ezarritakoa baino % 5 gehiago.
- Kataluniaren, Madrilen eta Euskadiren artean, autonomia-erkidego guztiek 2 urteko aldi horretan Europatik lortu duten finantzaketa guztiaren % 70 eskuratu dute (% 28, % 24 eta % 17,5, hurrenez hurren).
- 176 euskal erakundek 326 I+G+b proiektutan parte hartu dute, eta proiektu horien % 38 zuzendu dituzte.
- Euskal-proposamenen arrakasta-tasa % 15etik gorakoa izan da, Europako batez bestekoa (% 12,2) eta Espainiako batez bestekoa (% 12,6) baino nabarmen handiagoa.
- Lehenengo aldiz, euskal enpresak izan dira Esparru Programa batean finantzaketarik handiena eskuratu dutenak, 106 milioi euro (% 45) eskuratu baitute, Koaderno Estrategikoan ezarritakoa aise gaindituta (+13 p.p). Bigarren postuan daude Teknologia Zentroen elkartea eta KIMak, 8 milioi eurorekin (% 38), eta elkarte zientifikoa, 27 milioi eurorekin (% 12).
- Parte hartu duten 128 euskal enpresetatik 85 enpresa txiki eta ertainak dira, eta 40,83 milioi euro berreskuratu dituzte.
- Finantzaketaren % 77 Euskadiren RIS3ko hiru lehentasun estrategikoetan kontzentratu da (fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak-osasuna), eta % 13, berriz, aukera-lurraldeetan (elikadura, hiri-habitata, ekosistemak eta kultura- eta sorkuntza-industriak); zehazki, elikaduraren arloko, finantzaketa osoaren % 1,4 berreskuratu dituzte.
- Gizarte Zutabeen emaitza globalak jarritako helburuak aise gainditu dira (+10 p.p.); hala, 215 euskal parte-hartze izan dira 135 proiektutan, eta horietatik 35, gainera, euskal erakundeek zuzendu dituzte. Hala ere, betetze-mailan alde handiak daude erronkaren arabera. Nabarmentzekoak dira energia seguru, garbi eta eraginkorreko proiektuek eta garraio-proiektuek lortutako emaitza onak.
- Hauek dira proiektu gehienetan parte hartu duten 3 erakundeak: Tecnalia Fundazioa: 89 proiektutan parte hartu du eta 18 zuzendu ditu; Alianza IK4: 74 proiektutan parte hartu du eta 19 zuzendu ditu; eta EHU: 30 proiektutan parte hartu du eta 15 zuzendu ditu.
Gizarte-erronka: elikadura-segurtasuna, nekazaritza iraunkorra, itsas ikerkuntza eta bioekonomia
- Gizarte-erronka honek 3,36 milioi euroko finantzaketa jaso du; 2014-2015 aldirako aurreikusitakoa baino txikiagoa (-16 p.p.).
- Erronka honen arrakasta-tasa oso handia izan da (% 25,5), aurkeztutako 47 proiektuetatik 12 onartu baitituzte.
- 9 euskal erakundek 12 proiektutan parte hartu dute; horrez gain, enpresa txiki eta ertainen tresnaren proiektu bat ere egon da elikaduraren arloan, eta 50.000 € jaso ditu horrek.
- ELIKAk animalien ekoizpen-sistema iraunkorrei buruzko ERANET SusAn sarean arte hartu du. Horren helburua da Europan animalien ekoizpen-sistema iraunkorrago bat lortzea, lankidetzaren, I+G+b alorreko deialdien eta ekintza bateratuan bitartez, gai horretako Agenda Estrategiko Komun bat gauzatzeko. ELIKA lankidetza-sare horretako kidea da, beste 36 animalien ekoizpenari buruzko nazioko eta eskualdeko programen kudeaketa- zein finantza-agentzia eta gobernurekin batera.
Txostena: Euskal parte-hartzea H2020 programan
Txostenaren laburpena: Euskal parte-hartzea H2020 programan