Animalia-ekoizpenerako sistema jasangarrien SusAn ERA-NETak deialdi bat aterako du beste 3 ERA-NETekin batera: FACCE ERA-GAS (nekazaritzako eta basogintzako berotegi-efektuko gasen zaintza eta murrizketa), ICT AGRI-FOOD (IKTak aplikatzen zaizkien nekazaritzako elikagaien sistemak) eta SusCrop (labore jasangarrien ekoizpena). Deialdi hori diziplinarteko ikerketa-proiektu transnazionalak egiteko izango da.

Helburua

Deialdiaren xedea da nekazaritzako eta abeltzaintzako sistemak (berr)integratzea, eta, hala, sistema horien arteko zirkulartasuna hobetzea, baita ustiategietako jasangarritasuna hobetzea eta berotegi-efektuko gasen eragina murriztea ere.

Finantzamendua

Gaur-gaurkoz, 20 herrialdek hartu dute deialdia finantzatzeko konpromisoa, baita Europako bi eskualdek ere: Euskadi eta Flandria. Eusko Jaurlaritzak, ELIKAren babes teknikoarekin, deialdi horretara aurkezteko interesa duten euskal erakunde publiko-pribatuak finantzatuko ditu.

Argitalpena

Deialdia 2021eko otsailean argitaratzea aurreikusten da; orduan jakinaraziko dira horren xedearen xehetasun guztiak, eskaera egiteko prozesua eta kronograma.