Europako Batzordearen xedea da elikagaien eta elikaduraren segurtasunaren erronkari aurre egitea,  gure elikadura-sistemen etorkizuna bermatzera zuzendutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-politiken bitartez (I+G+b), horrela jasangarriagoak, erresilienteagoak, arduratsuagoak, inklusiboagoak, anitzagoak eta lehiakorragoak izan daitezen.

Eurapako elikadura-sistema eraldatzea

Europako elikagaien produkzioak eta kontsumoak funtsezko garrantzia izango dute elikagaien eta elikaduraren segurtasuna bermatzean, aldaketa klimatikoak, baliabideen eskasiak, lurraren degradazioak, bioaniztasunaren galerak, desnutrizioak, hazkunde demografikoak eta ezegonkortasun geopolitikoak eragindako erronkei aurre egite aldera.

Etorkizunean elikagaien eta elikaduraren segurtasuna babestu ahal izateko, egungo elikadura-sistemak sistematikoki eraldatzeaz gain, babestu egin beharko dira epe luzera, gaur egun hein handi batean linealak, zatikatuak eta jasanezinak baitira.

FOOD 2030

Europar Batasuneko (EB) elikaduraren arloko I+G-a artikulatzeko, zabaltzeko eta sustatzeko ikuspuntu sistemiko hau FOOD 2030 izenaz da ezaguna, eta elikadura-sistemako lau lehentasun nagusientzako konponbideak emango ditu:

 

  1. NUTRIZIOA dieta jasangarri eta osasungarriei dagokienez
  2. KLIMAren aurreko erresilientzia eta ingurumen-jasangarritasuna
  3. Baliabideen kontsumoaren ZIRKULARTASUNA eta eraginkortasuna
  4. BERRIKUNTZA eta komunitateak indartzea

EBko ikerketa berritzailea lehen planoan

Jarraian, 2018an egindako hainbat ikerketa-proiektu aurkeztuko ditugu, asmo handikoak eta punta-puntakoak izan direnak. Horiek guztiak konponbideak proposatu dituzte FOOD 2030en lehentasunei aurre egiteko. Aipatutako proiektu horiek finantzatzeko, Horizon 2020 programaren baitan elikadura-sistemaren eraldaketarekin erlazionatutako I+b ekintzak baliatu dira:

  • FLOURISH: Nekazaritza eraldatzeko robot berriak:

Proiektu honek aireko nahiz lurreko robotak garatu ditu nekazaritza-produkzioa handitzeko, pestiziden erabilera murrizteko eta elikagaien segurtasunaren arriskuak murrizteko, horrela jasangarritasuna hobetze aldera.

  • INFARMNekazaritza bertikaletik datozen hiriko elikagaiak:

Proiektu honen bitartez, ekarpenak egin zaizkio nekazaritza jasangarriari landareen ingurumen-aztarnaren hobekuntzaren bitartez.

  • FOODINTEGRITYSendotu egin dira eskumeneko agintaritzak eta Europako elikagai-industria, elikagaien arloko iruzurrari aurre egiteko:

Elikagaien industriako gardentasuna sustatzen duen proiektua, elikagaien arloko iruzurra murrizteko eta elikagaien banaketa-kate arduratsua bermatzeko xedea duena.

  • DEPURGAN – Simaurraren kudeaketa ekologikoa:

Proiektu honek simaurra kudeatzeko tratamendu berri bat proposatu du, errentagarriagoa eta ingurumena errespetu handiagoz tratatzen duena.

Proiektu honen bitartez, nutrizio goiztiarraren programazioak eta bizimodu-faktoreek obesitate-tasetan eta erlazionatutako beste nahasmendu batzuetan duten eragina aztertu da.

  • FoodSMART – Etxetik kanpo jaten denean era osasungarriagoan elikatzeko mugikorrerako aplikazioa:

Proiektu honen barnean, kontsumitzaileei elikagai osasungarriagoak aukeratzen laguntzeko mugikorrerako aplikazio bat diseinatu da.

  • NUDGE-ITElikadura-ohituren neurobiologia:

Proiektu honen xedea da zehaztea zeintzuk diren hainbeste jatera eramaten gaituzten elikadura-faktore erabakigarriak, obesitateari aurre egite aldera.

  •  SUCCESSEuropako arrantza-sistema sustatzeko politika eta berrikuntza berriak:

Proiektu honek arrantza-industriaren prozesamendua eta produkzioa aztertu ditu, baita haren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko metodoak proposatu ere.