EIT Food Ezagutza eta berrikuntzaren arloko europar erkidego bat da (KIC). 2017an sortu zen, eta gure elikagai-ekosistema eraldatzea du helburu. Europa osoko kontsumitzaileak, balio-kateko enpresak eta ikertzaileak elkartzen ditu, eta gure osasuna, kalitatezko elikagaien eskuragarritasuna eta ingurumena hobetzeko ekimen berritzaileak eta ekonomikoki jasangarriak direnak bultzatzen ditu EIT Food erkidegoak.

Testuinguru horretan, EIT Foodek elikagaien arloko berrikuntzan aritzen diren ikertzaile eta ekintzaile onenekin erkidego bat sortu nahi du; horretarako, AZTI, Turineko Unibertsitateak eta Cambridgeko Unibertsitateak “EIT Food-Innovator Fellowship” sortu dute, doktoregoak dituzten ikertzaileei zuzenduriko beka bat, elikagaien sektoreko giza kapital intelektuala indartzeko eta elikagai-kateko edozein mailatako ikertzaile eta ekintzaileen belaunaldi berria prestatzeko.

 

Helburua

Gaitasun sortzailea eta berritzailea duten talentuak identifikatu eta ahalduntzea, prestakuntza aurreratuaren bidez ezagutzak, esperientziak eta gaitasunak areagotu ditzaten, eta elikagaien sektorean eragina izango duen ideia bikain eta berritzaile bat gara dezaten.

Prozesua

Prozesuak urtebete iraungo du guztira, parte-hartzaileak hautatzen direnetik proiektu irabazlearen ideia gauzatzen den arte. Ideiaren hasierako ebaluazioa egin ondoren, parte-hartzaileek Hackaton antzeko sorkuntza-ingurune batean parte hartzeko aukera izango dute: Foodathon.

  • Foodathon erabilgarria izango da taldeak sendotzeko eta parte-hartzaileen ideiak sortu eta garatzeko, diziplina ugari elkartzen dituen ingurune batean, elkar osatuz eta sinergiak sortuz.
  • Berrikuntza-beken taldeak osatzeko, 50 talentu indibidual elkartuko dira.
  • Irabazten duten taldeek goi-mailako prestakuntza jasoko dute, trebetasun osagarriak garatzeko, eta euren ideiekin errealitatean benetan eragiteko aukera izango dute.

Gainera, taldeek hasierako ideia egokitu egingo dute, adituen epaimahai batean aurrean proposamen bat egiteko, eta finantzaketa-aukera osagarriak ere izango dituzte. Horretarako, doktoregoa duten bekadunek euren erakundeen babesa izan beharko dute.

Epea

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 31n amaituko da