ELIKAk Elikadura-sistema jasangarriei buruzko FutureFoodS “European partnership for a sustainable Future of Food Systems” lankidetzan hartzen du parte Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazari eta Arrantza Sailaren ordezkari gisa.


FutureFoodS-en zeregina da eskualdeko, nazioko, Europar Batasuneko eta nazioarteko elikadura-sistemen eraldaketa bizkortzea, eta elikadura-sistemak seguruak, jasangarriak, osasungarriak, erresilienteak eta konfiantzazkoak izatea bermatzea, neurri berean planetaren mugak errespetatuta.

Beste ekintza batzuen artean, Ikerketa eta Berrikuntzarako deialdi irekiak abiaraziko dira. ELIKAk Eusko Jaurlaritza ordezkatuko du, eta elikadura-sistema jasangarrien inguruan dituen ezagutza eta esperientzia ezagutaraziko ditu.


FutureFoodS partzuergoak 29 herrialdetako 83 erakunde barne hartzen ditu. Bi inplikazio-modalitate daude:

  • 43 erakundek finantzatzaile gisa hartzen dute parte. Eusko Jaurlaritzak, ELIKAren bidez, proiektuak aurkezten dituzten edo proiektuetan parte hartzen duten eta partzuergo transnazionalak osatzen dituzten I+Gko euskal erakunde publiko eta pribatuak finantzatuko ditu.
  • 41 erakunde ikerketaz arduratzen dira, eta horien artean dago AZTI, Euskadi mailan.

Lankidetzak hurrengo 7-10 urteetan 525 milioi euro inguruko guztizko finantzaketa izango du. Horietatik 175 milioi euro Europako Batzordeak finantzatzen ditu eta gainerako 350 milioi euroak erakunde finantzatzaileek.


Hauek dira FutureFoodS partzuergoak lantzen dituen ikerketa-arlo nagusiak:

  • Elikatzeko dugun modua aldatzea
  • Elikagaiak prozesatzeko eta hornitzeko dugun modua aldatzea
  • Elikadura-sistemekin konektatzeko dugun modua aldatzea
  • Elikadura-sistemak gobernatzeko dugun modua aldatzea

Lehenengo deialdia 2024ko azaroaren 6an zabaldu zen eta horri buruzko emaitzak hemen aurki daiteke.

Bigarren deialdia 2025eko azaroaren amaieran zabaldu da eta horri buruzko informazioa hemen aurki daiteke.

Bigarren deialdia Aurre-iragarpena 2025eko urriaren 1ean izan zen eta 2025eko abenduaren 3an abieraztea


Página actualizada el