
Gastronomic and Educational Strategies to Optimize food waste prevention in School Canteens
GUSTOS estrategia gastronomiko eta hezitzaileak sustatzen dituen Europako proiektua da, 2027rako Euskadiko eta Kataluniako ikastetxeetako jantokietan elikagaien xahuketa % 15 murriztea helburu
duena.
Ikastetxeetan egindako tailerren, errezeta optimizatuen, jarraipenerako tresna digital baten eta, batez ere, hezkuntza-komunitate osoaren inplikazio aktiboaren bidez, GUSTOSek Espainia eta Europa osoan errepikatu ahalko den eredu jasangarria proposatzen du.
Nola lortuko dugu?
- Hezkuntzako esku-hartzeak Espigoladors-ekin
- Sukaldaritzako berrikuntza GOe Tech Center-ekin
- Tresna digitalak eta etengabeko prestakuntza
- Inpaktuaren ebaluazioa, datu eta inkestekin
Proiektuak honek, tresnak, prestakuntzak eta eredu errepikagarriak garatuko ditu, ikastetxeetan, hauen sukaldeetan eta inguruan ohitura jasangarriak sustatzeko eta inpaktu iraunkorra sortzeko helburuarekin.
Nor gara?
- Ausolan
- ELIKA
- GOe Tech Center
- DARPA (Departament d’Agricultura, Ramaderia, Pesca i Alimentació)
- Espigoladors
Zein da ELIKAren rola GUSTOSen?
ELIKAn, erreferente teknikoak gara Euskadin, elikagaien xahuketa murriztearen arloan eta honen inguruko ezagutza, parte-hartzea eta ekimenak sustatzen ditugu. Zeharkako eginkizuna ditugu, landa-zereginak, koordinaziokoak, analisi teknikokoak eta komunikaziokoak konbinatuz, Europako kideekin eta tokiko eragileekin lankidetza zuzenean.
Laguntza metodologiko eta teknikoa eskaintzen dugu elikagaien xahuketa kuantifikatzeko tresnak definitzen eta Euskadiko ikastetxeetako jantokietan hezkuntzakoak eta gastronomikoak diren esku-hartzeak diseinatzen, bai eta elikagaien xahuketaren aurkako prebentzio-planak egiten ere.
Gainera, aurrerapenen toki-komunikazioa koordinatzen dugu, emaitzak transferitzen ditugu eta prestakuntza ematen diogu elikadura-ekosistemari, ezagutarazten dela eta lurraldeko elikadura-politikekin lotura duela bermatuz.
Página actualizada el