H2020 programako elikadura-segurtasunaren arloko mezu nagusiak – CDTI 2017
Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) Horizonte 2020 programako Industria Lidergoaren Mugarriei dagozkien gaiak eta programa horretako gizarte-erronkak aztertzea helburu duen dokumentua eguneratu du, eta gai bakoitzeko hitz gakoak nabarmendu.
Elikadura-segurtasunari dagokionez, 2. gizarte-erronkan (“Elikadura, Nekazaritza eta Baso Segurtasuna, Itsas Ikerketa eta Bioekonomia”) mezu nagusiak identifikatu dira erronka horretako 4 ikerketa- eta berrikuntza-arloetako bakoitzean:
1. Nekazaritza jasangarria eta basokoa.
2. Uretako baliabide bizidunen ahalmena zabaltzea.
3. Nekazaritza- eta elikadura-sektore jasangarri eta lehiakorra, dieta seguru eta osasungarri baterako.
4. Oinarri biojasangarri eta lehiakorra duten industriak, Europako bioekonomia bat garatze aldera.
5. Zeharkako itsas ikerketa.
Zehazki, hirugarren arloan (Nekazaritza- eta elikadura-sektore jasangarri eta lehiakorra, dieta seguru eta osasungarri baterako), honako mezu nagusi hauek nabarmendu ditu, adibide gisa:
- Kontsumo osasungarri eta jasangarri baterako informazioa hobeto aukeratzea, eta horrek elikagaien ekoizpenean eta bizi-kalitatean duen eragina aztertzea.
- Elikagaien eta pentsuen kutsadura kimiko eta mikrobiologikoa, horren arriskuak eta dietaren bidezko esposizioa.
- Elikadura-segurtasuneko berrikuntza eta arriskuak ebaluatzeko eta jakinarazteko tresnak hobetzea.
- Elikadura- eta pentsu-industrien beharra, ekonomia-, klima-, gizarte- eta ingurumen-aldaketari aurre egiteko: tokian tokikotik mundu-mailakora.
- Elikagaiak diseinatzea eta prozesatzea, prozesuak kontrolatzea, hondakinak murriztea, azpiproduktuei balioa ematea eta animalien azpiproduktuak modu seguruan deuseztatzea.
- Ekoizpen-sistemek eta elikakateko jarduerek ingurumenean dituzten eragin negatiboak murriztea.
- …..
Bestalde, Europako Batzordeak (EB) komunikazio-kanpaina berri bat abiarazi du Horizonte 2020 programaren lege- eta finantza-alderdiei buruz. Helburua da joan den otsaileko Diru Laguntzen Hitzarmenean eta joan den apirilaren 21ean argitaratutako “Diru Laguntzen Hitzarmen Ereduan“ egindako azken aldaketetan eragitea, kontu-ikuskaritzen printzipioak aurkeztea eta H2020an ezartzeko zailenak diren elementuak berrikustea.
Annotated Model Grant Agreement