Uztailaren 14az geroztik, erabilgarri dago Parte Hartzailearen Ataria: bazkideak bilatzeko zerbitzu berria, Horizonte 2020ko deialdietara proposamenak aurkezteko. Zerbitzu horri esker, H2020n funtsak jaso dituzten erakunde guztietako profilak bilatu eta ikus daitezke Parte Hartzailearen Atarian.

Profilak honako hauek erakusten ditu: erakundearen datu nagusiak, EBko zein proiektutan parte hartzen duen edo parte hartu duen, beste erakunde batzuekin eginiko elkarlanak eta proiektuei lotutako hitz gakoak, esperientzia-arloak adierazten dituztenak. Erakundeen profilen informazio gehiena automatikoki sortzen da, baina hitz gakoak aldatu egin daitezke eta erakundearen deskribapen bat gehitu daiteke.

Sistemak aukera ematen du bilaketak honako hauen arabera egiteko: erakundearen izena eta mota, herrialdea, hitz gakoak, “topic”, etab.Gainera, Parte Hartzailearen Atariko erabiltzaileak erakundeekin harremanetan jar daitezke atariaren beraren bitartez.

Aurreikuspenen arabera, urtearen amaiera inguruan, erakundeek “topic” jakin baten gaineko interesa agertu ahal izango dute, hurrengo proposamen-deialdietan bazkideak errazago bilatzeko.

Parte Hartzailearen Atariaren sistema gai ezberdinetako NCP sareek ematen dituzten sistemen osagarria da.

Participant Portal- Partner Search

Online eskuliburua