H2020n Elikagaien Segurtasunari buruzko 2019ko deialdiak eguneratu dira
Dagoeneko eskuragarri dago WP 2018-2020ren bertsio berria, Europako Batzordeak 2018ko uztailaren 24an argitaratua; hor jasotzen dira 2018ko urriaren 16an zabalduko diren 2019ko deialdien topic-ak ere.
Gomendagarria da berrikustea topic-en deskripzioak, deialdien datak eta gai bakoitzera bideratu den aurrekontua, aldaketa txiki batzuk egin baitira.
2019ko urtarrilaren 23an itxiko dira Berrikuntza Ekintzen (IA), Babes eta Koordinazio Ekintzen (CSA), ERA-NET Cofunden eta Europar Baterako Programaren topic-en deialdiak, fase bakarrean, baita Ikerketa eta Berrikuntza Ekintzen (RIA) lehenengo fasea ere. 2. fasea (RIA) 2019ko irailaren 4an itxiko da.
Proiektu-proposamenak aurkeztu nahi dituzten erakundeek Harremanetarako Puntu Nazionaletara (NCP) jo ahal dute, baldin eta deialdiei buruzko informazio gehiago edo deialdi horietan aurkeztu beharreko proposamenak berrikusteko aholkuak nahi badituzte.